Borrar

Kontzertuak Guggenheim-eko atrioan

Igelaren Banda eta Elkano Browning Cream taldeek bi emanaldi eskainiko dituzte datozen bi igandeetan

elcorreo.com

Miércoles, 26 de octubre 2016, 00:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilbao 700 Fundazioak eta Elkar argitaletxeak bi musika ikuskizun berezi antolatu dituzte datozen bi igandeetan Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan, Igelaren Banda eta Elkano Browning Cream taldeekin. Bi emanaldiak eguerdiko 12.30ean izango dira, publiko zabalari zuzenduta.

Lehen ikuskizunean, igande honetan, Igelaren Banda trad-jazz talde instrumentala arituko da, Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin batera, Josu Goikoetxea gai jartzailearen gidaritzapean.

Bigarren saioan, azaroaren 6an, Elkano Browning Cream jazz-funk-blues taldearekin batera, Quim Moya margolari katalanak artelan ikusgarri bat margotuko du kontzertuan zehar. Quim Moya 'live-painting' delako teknikaren adierazgarririk onenetakoa da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios