Borrar

Bilboko Arkitekturaren Astea hasi da

Hirigintzaren gaineko interesa suspertzea da helburua, hiriko arkitekturaren eta hirigintzaren «ikuspegi kritikoagoa eta parte hartzaileagoa sartuta»

elcorreo.com

Viernes, 30 de septiembre 2016, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ideiak Martxan programaren hirugarren edizioan saritutako Bilboko Arkitekturaren Astea ekimena hasiko da gaur. Hirigintzaren gaineko interesa suspertzea da helburua, hiriko arkitekturaren eta hirigintzaren «ikuspegi kritikoagoa eta parte hartzaileagoa sartuta».

Arkupe taldeak koordinatutako jarduera arratsalde honetan hasiko da, 17.00etan, Bizkaia aretoan, doako sarrera duen solasaldi batekin. Bertan, zenbait aditu izango dira, besteak beste, Manuel Delgado, Arantza Rodriguez, Andeka Larrea edo Fernando Bayon. Hiria eta arkitekturaren gaia jorratuko dute diziplina anitzeko ikuspegitik, «eraikin enblematikoetatik eta irudi turistikotik aparteko Bilbo aztertu eta hiri integratzaileagoa egiteko jarraibideak aurkezteko».

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, urtero urriko lehenengo astelehenean ospatzen den Arkitekturaren Munduko Egunaren barruan programatutako gainerako jarduerak urriaren 11ra arte luzatuko dira.

Horrela, solasaldiak, mahai inguruak, fanzineak egiteko jardunaldiak, Jorge Oteizari eta Frank Gehry-ri buruzko dokumentalen emanaldiak edota etxeko txikienentzako tailerrak izango dira. Garrantzi berezia izango dute Bilbo inguruko mendietara egingo diren bisita gidatuek; oso ezagunak ez diren auzoak eta paisaiak erakutsiko dira bisita horietan, esaterako, Deustuko goiko auzoak edo Kobeta mendian autoeraikitako auzuneak.

Bilboko Udalak sustatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako Ideiak Martxan lehiaketaren helburua da Bilboko gazteen eta gazte taldeen ekimen sortzaileen garapena laguntzea, hiriko bizitza sozialean eta kulturalean parte har dezaten eta bertan lagundu dezaten.

Gaztedi Bizkaia 2020 estrategiaren testuinguruan, Bilboko Udalaren helburua da 18 eta 35 urte bitarteko gazte bilbotarrek beren proiektuak garatzen esperimentatzea eta ikastea. Saritutako ekimenen buruak gazteak dira, hainbat alorretakoak, hala nola poesia, artea, musika, balioak edo jasangarritasuna.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios