Borrar

Alhondigan aztertuko dituzte arte erakusketak

Gonbidatuak Aurora Fernández Polanco, Luca Frei, Isabella Maidment, João Fernandes eta Carla Zaccagnini izango dira

elcorreo.com

Jueves, 29 de septiembre 2016, 00:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Alhodigak atzotik bihar arte, Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioa hartuko du. Bertan 200 pertsonak erreferentzi bihurtu diren nazioarteko bost komisariokin batera, erakusketa ideiaren kontzeptuaren inguruan eta honek saio ideiarekin duen harremana aztertuko dute.

'Erakusketaren saioa (1977-2017)' Bulegoa z/b ekimenak eta Azkuna Zentroak elkarlanean landutako proiektu bat da. Une batzuk jendaurrean izango dira: hitzaurrea, 2016ko irailean; eta nazioarteko bi bilera, 2018an eta 2019an. Proiektuaren bidez, 1977. eta 2017. urteen artean izandako erakusketa zehatz batzuk aztertu nahi dira.

Atzo hasitako Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioan hainbat mintegi eta hitzaldi egingo dira, non proiektuaren kontzeptu nagusietako batzuk landuko diren. Gonbidatuak Aurora Fernández Polanco, Luca Frei, Isabella Maidment, João Fernandes eta Carla Zaccagnini izango dira. Haien eskutik, hitzaurrea egituratuko da, arte-erakusketen esparruan joan den mendearen erdialdetik hona izan diren unerik garrantzitsuenak eta arlo horretan sartu diren kontzeptuak ulertu ahal izateko.

Hitzaurrean interesa duten pertsona guztiei zuzenduta egongo da, bereziki, artista, komisario, arte-historialari, kritikari, saiakeragile, diseinatzaile, eta Arte Ederretako ikasleei, besteak beste.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios