Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Martes, 27 de septiembre 2016, 00:02
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Bilboko Azkuna Zentroak 64. Donostia Zinemaldian lehen aldiz proiektatu diren filmen aukeraketa bat aurkezten ari da atzotik datorren igandera arte. Guztira zazpi film izango dira eta Golem zinema aretoan ikusi ahalko dira (4,5 euro eta 3,5 euro Azkuna Zentroko txartelarekin). Horrela, atzo Perlas sailean aurkezturiko François Ozon-en 'Frantz' film frantses-alemana ikusi ahal izango da. Hala jakinarazi zuten atzo Donostia Zinemaldiko eta Azkuna Zentroko arduradunek, zentro bilbotarrean bertan eskainitako prentsaurrekoan.
Halaber, asteartean, irailaren 27an, 'Kalebegiak' film kolektiboa ikusteko aukera izango da. Donostian filmatutako edo inspiratutako 12 istorioz osatutako proiektua da eta bertan elkarrekin dihardute Gipuzkoako zinemagintzaren izen historikoek eta gazteek. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak sustatutako filma da.
Bihar, Zuzendari Berriak sailean ikusgai izan den Maysaloun Hamoud-en 'In between' filma proiektatuko da, eta etsi, irailaren 29an, Perlak saileko 'Toni Erdmann' (Maren Ade).
Hurrengo emanaldia ostiralean, hilaren 30ean izango da, eta Pepa San Martinek Horizontes Latinos sailean aurkezturiko 'Rara' izango da ikusgai. Larunbatean, urriaren 1ean, Perlak sailak aurkeztu zuen Hirokazu Koreeda-ren 'After the storm' filma proiektatuko dute, eta bukatzeko, igandean, urriaren 2an, Zuzendari Berriak saileko Morgan Simon-en 'Compte Blessures' izango da ikusgai.
Prentsaurrekoan azaldu zutenez, Azkuna Zentroak «zinemarengan duen konpromisoa agerian uzten da urtean zehar egiten diren hainbat programei esker». Urtean zehar, adibidez, Azkuna Zentroak BIdeOtik eskainiko du, «ikus-entzunezko bestelako narratibei begira jarrita, bideoaren bidez inguruan duguna erregistratu eta irudikatzeko modu berriak ekarriko dizkigun zikloa».
Itxaso Díaz-ek koordinatutako programa honen bidez, bideo sorkuntzako lanak eta proiektuak ezagutarazi nahi dira, arte, sorkuntza eta kulturaren arloetatik datozen eta ikus-entzunezko hizkuntza modu pertsonal, intimista eta hurbilagoan darabilten pertsonek egindakoak. Gainera, Azkuna Zentroak Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa edota Zinemaldi Ikusezina hartzen ditu, besteak beste.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.