Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos

Bizkaibus zuzeneko zerbitzua ematen hasi da Loiutik EHUko Leioako campusera

Horrez gain, aurreikusita dago datozen egunetan A3924 Ermua-Durango-EHU linean geraleku berri bat jartzea Mallabian (Mallabarrena), inguruko unibertsitarien joan-etorria errazteko

elcorreo.com

Martes, 13 de septiembre 2016, 00:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Unibertsitate ikasturte berria hasi da astelehen honetan, eta Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) joateko Bizkaibusen 21 lineek ere ohiko ordutegia berrezarriko dute. Berritasunen artean, aurrerantzean, Loiutik zuzeneko lotura izango da Leioako campusera joateko, orain arte ez baitzegoen, udalerria EHUtik oso hurbil egon arren.

Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, A3528 Bermeo-Mungia-Derio-EHU linearen ibilbidea aldatu da eta lau geraleku berri izango ditu Loiun: Asua, Uribene, Loiu eta Elorritxu. Horrez gain, aurreikusita dago datozen egunetan A3924 Ermua-Durango-EHU linean geraleku berri bat jartzea Mallabian (Mallabarrena), inguruko unibertsitarien joan-etorria errazteko.

Foru erakundeko arduradunek gogorarazi dute Bizkaibusek ematen dituen zerbitzu garrantzitsuenetako bat dela EHUra joateko eskaintzen duena. Horrela, Leioako campusera doazen bi pertsonatik batek autobusa erabiltzen du hara joateko.

Bestalde, irailaren 15etik aurrera, A3931 Durango-Garai zerbitzua ematen duten autobusen irteera ordua 15 minutu aurreratuko da Garain, 07:00etatik 06:45era. Hala, Garaiko Udalak eginiko eskaera beteko da, eta hobeto erantzungo zaie udalerri horretako erabiltzaileen beharrei. Zerbitzuak biztanleria dentsitate gutxiko eremua hartzen du eta, beraz, linea horretako zerbitzua taxiz egiten da. Aldaketak ez du ekarriko linearen urteko egutegian aurreikusitako kilometro kopurua baino gehiago egitea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios