Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Viernes, 26 de agosto 2016, 00:45
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Bilboko Alkatea den Juan Mari Aburtok, harrera intituzionala eskaini dio Bilboko gizarteri, 2016ko Aste Nagusia antolatu eta aurrera ateratzeko lanean diharduten pertsona, enpresa, erakunde eta elkarte guztien lana eta inplikazioa eskertu eta aldarrikatzeko.
Hala, Alkateak Udaletxeko ateak zabaldu ditu berriz ere, Bilboko bizitza soziokultural eta ekonomikoaren ordezkaritza zabal bari harrera egiteko.
Guztira, 200 lagun inguru bertaratu dira, eta horien artean, konpartsetako kideak merkataritza, ostalaritza eta enpresa munduko ordezkariak, antzezleak, kultur erakundeak, judikatuaren ordezkariak, Udaleko langileak eta Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta beste erakunde eta administrazio batzuetako ordezkariak zeuden, besteak beste.
Alkatea pozik azaldu da jaien «gorabehera handirik gabeko» bilakaeragatik, eta Udal Korporazio osoak, bertako lantalde teknikoek eta Jai Batzordeko kideek azken hilabeteotan egin duten lan eskerga nabarmendu du.
Aburtok gogoratu duenez, Bilboko Aste Nagusia antolatzeko abiarazi behar den udal antolaketa talde konplexuak funtzionariak, udaltzainak, suhiltzaileak eta sergurtasun, garbiketa, lorazaintza, eta osasun eta kontsumo arloetako zerbitzuak biltzen ditu.
Gaurko harreraz baliatuta, Alkateak, emakumeenaurkako eraso mota guztiak gaitzesteko azken egunotan zabaldutako mezua berresti du. «Ez beti da ez, orain eta une oro. Alkate honek eta Udal honek emakumeen alde jardungo dute beti, era aktiboan jardun ere».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.