Borrar
Yvan Mayeur eta Juan María Aburto alkateak Bilboko Udaletxean.
Aburto Bruselako alkatearekin batzartu da

Aburto Bruselako alkatearekin batzartu da

Yvan Mayeurrek Bilboren eraldaketa eta etorkizuneko hedapen plana ezagutu ditu

elcorreo.com

Miércoles, 24 de agosto 2016, 01:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko alkatea den Juan María Aburto atzo goizean batzartu zen Udaletxean Yvan Mayeur Bruselako alkatearekin. Mayeurrek bertatik bertara ezagutu nahi izan zituen Bilboren eraldaketa eta etorkizuneko hedapen plana, ekitaldi handietarako segurtasun arloko estrategia eta Bilboko Udalak etxerik gabeko pertsonentzat dituen dispositiboak, tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako harrera-etxebizitzak eta gizate-bazterkeriaren aurkako plana, besteak beste.

Bilboko Udalak jakinarazi zuenez, Mayeur alkateak eta Aburto alkateak antzeko irizpide eta ikuspuntuak dituzte elkartasuna, jasangarritasuna eta justizia sozialari buruz, estu-estu lotuta egon baitira esparru honekin. Hartara, pobreziaren eta gizarte-bazterkeria mota guztien aurka borrokatzea da Brusela eta Bilboko alkateen gobernu-ekintzaren helburu amankomunetako bat. Xede honi begira, Bruselako Udalak «erreferentziatzat» hartu du Bilboko Udalaren Gizarte Ekintzako eta baliabiderik gabeko pertsonei arreta egiteko eredua.

Era berean, Bruselako ordezkaritzak jakinmina azaldu zuen Bilboren eraldaketa eta hiri-garapen prozesuaz, eta Bilboko hiriak esku artean darabiltzan etorkizuneko proiekturik garrantzitsuenei buruz. Horrekin batera, Bizkaiko hiriburuak ekitaldi handiak antolatzeko eta logistika nahiz segurtasunaren ikuspegitik dakarten erronkari aurre egiteko duen gaitasuna miretsi zuten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios