Borrar

Arrigorriagak koordinatuko du Arratia-Nerbioiko enplegu plana

Edizio honetan, aurrekoetan ez bezala, udalak udalerriko langabeak kontratatzen dituzten bertako lau enpresa diruz lagunduko ditu

elcorreo.com

Miércoles, 27 de julio 2016, 02:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arrigorriagako Udalak, eskualdeko herri nagusi den aldetik, Lanbiden aurkeztu du diru-laguntzaren eskabidea, 2016-17rako Enplegu Planeko kontratazioetarako. Edizio honetan, aurrekoetan ez bezala, udalerriko langabeak kontratatzen dituzten Arrigorriagako enpresentzako diru-laguntzak aurreikusten dira.

Eskualde osoan egingo diren 25 kontratuetatik, 13 Arrigorriagari dagozkio; eta, horietatik, bederatzi udalaren zuzeneko kontratazioz egingo dira eta lau, udalerrian egoitza duten enpresen bidez. Ekimen berri honen helburua da kontratazio-modalitate honek eskaintzen duen enpleguan jarraitzeko eta egonkor egoteko aukera gehiago edukitzea.

Bederatzi kontratu horien barruan, zortzi 'Altzariak eta hiri-espazioa mantentzeko eta birgaitzeko' proiekturako izango dira; lehen fasean, Arrigorriagako lau emakumeri emango zaizkie, eta lau hilabeteko kontratua izango dute, lanaldi osoan. Aurreikuspenen arabera, 2016ko abuztuaren amaieran edo irailaren hasieran hasiko da kontratazioa Lanbideren bidez.

Bigarren taldea horren ondoren kontratatuko da, eta kasu honetan ere lau hilabetez, lanaldi osoan. Arrigorriagako Udalaren zuzeneko kontratazioaren beste proiektua baliabide publikoen kudeaketa eraginkorrerako izango da, eta profil administratiboa kontratatuko da, lau hilabetez, lanaldi partzialean. Bigarren proiektu hori 2016ko urritik 2017ko otsailera garatuko da. Ohikoa den bezala, kontratazio guztiak Lanbidek proposatuta egingo dira, eta diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzak beteta; horrela, zailtasun handienak dituzten kolektiboen laneratzea sustatuko da.

Lau kontratuak direla eta, nobedade nagusia da martxan jarriko dela udalerriko langabeak kontratatzen dituzten Arrigorriagako enpresentzako diru-laguntzen ildo berria; hori bat dator udalerriko diru-laguntzen ordenantzaren aldaketa osoko bilkuran onetsi izanarekin.

Diru-laguntza horiek Enplegu eta Ekonomia Sustapenerako Sailak kudeatuko ditu, Lanbiderekin lankidetzan, oinarri batzuei jarraikiz; horien bidez, baloraziorik altuena jasotzen duten Arrigorriagako lau enpresek diru-laguntzak jaso ahalko dituzte, 6.000 eta 6.600 euro bitartekoak, udalerriko langabeak kontratatzeagatik, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte: gutxienez, sei hilabeteko kontratua, enpleguaren sorrera garbia etab.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios