Borrar

Europako klusterrak bultzatu nahi ditu SPRIk

BEC zentroan ekainaren 1ean ospatuko den ekitaldian Erresuma Batuak, Hungariak, Poloniak, Italiak, Letoniak eta Austriak parte hartuko dute

elcorreo.com

Lunes, 23 de mayo 2016, 01:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

SPRI Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako agentziak Europa mailako jardunaldi bat zuzenduko du ekainaren 1ean. Ekitaldia BEC zentroan ospatuko da, Europako hainbat eskualdetako klusterrak bultzatzeko. Euskadiz gain, Erresuma Batuak, Hungariak, Poloniak, Italiak, Letoniak eta Austriak parte hartuko dute topaketan, bai eta TCI Competitiveness Institute erakundeak ere.

SPRIk eta Tecnalia korporazio teknologikoak antolatutako jardunaldia irekia izango da, baina aurreko egunetan bilera pribatuak izango dira, bertatik bertara eztabaidatzeko klusterren egoera, eskualde bakoitzak bizi duen momentua edota Euskadiko RIS3 espezializazio adimenduneko estrategia. Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez, 2014an SPRIren esku utzi zuen kluster politika babesteko, berrikusteko eta eguneratzeko programaren kudeaketa. 2015eko udazkenean hasitako gogoetaren emaitza gisa, aurten araudi berri bat sartuko da indarrean.

«Azken 20 urteetan Euskadiko kluster elkarteek lan oso garrantzitsua egin dute ETEen eta eragile teknologikoen arteko lankidetza ahalbidetzeko beren balio kate osoan zehar. Azkenaldian hainbat ekimen jarri dira martxan mundu osoan, eta bereziki Europan, Europako Batzordeak gero eta interes handiagoa azaldu baitu Europako klusterren potentzialtasunak bultzatzeko eta garatzeko. Halaber, abian jarri dira baita ere klusterren kudeaketaren bikaintasuna eta nazioartekotzea sustatzeko ekimenak», azaldu du.

Jardunbide egokiak

Ekainaren 1eko ekitaldian jardunbide egokiak identifikatu eta lurralde bakoitzeko politika eta instrumentuei egokitu eta haietan aplikatuko dituzte. Asmoa da kluster estrategiak, politikak eta ekimenak lantzea enpresen lehiakortasuna garatzeko lankidetzaren bidez; aztergai izango dute baita kluster elkarteen estrategia eta kudeaketa eta nola bat egin duten klusterrek RIS3 estrategiarekin.

Jardunaldian Eusko Jaurlaritzako eta TCIko ordezkariak bilduko dira, bertaratutako eskualdeetako adituekin batera. Ekitaldiak «balio handiko nazioarteko erreferentzia bihurtuko du Euskadi, aukera emango diolarik lehen eskutik ezagutzeko kluster politiken arloko esperientzia eta praktikak». «Eta, batik bat, aukera izango du bertatik bertara aztertzeko RIS3 espezializazio adimenduneko estrategiek ekarriko dituzten erronka berriak», gaineratu du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios