Borrar
Guggenheim Bilbao Museoa.
Guggenheim Museoa, gardentasun eta kudeaketa onaren hamar ekimen onenen artean

Guggenheim Museoa, gardentasun eta kudeaketa onaren hamar ekimen onenen artean

Frank Gheryren diseinu arkitektonikoa, etika eta jardunbide egokien kode bat onartzen duen Espainiako Estatuko lehen museoa da

elcorreo.com

Jueves, 12 de mayo 2016, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Fundación Compromiso y Transparencia fundazioak Guggenheim Bilbao Museoa sailkatu du gardentasunaren eta kudeaketa onaren 2015-2016ko hamar ekimen onenen artean, 'Compromiso Empresarial' aldizkarian. Museo bilbotarra, etika eta jardunbide egokien kode bat onartzen duen Espainiako Estatuko lehen museoa da.

Museoko arduradunek adierazi dutenez, fundazioak bereziki nabarmendu ditu Guggenheim Bilbao Museoari dagozkion bildumaren kudeaketarekin lotutako politikak. Besteak beste, artelanen erakusketa, obren egiaztapena, publikoarekiko begirunea eta sor daitezkeen interesen arteko arazoen inguruko jardunbideak zehazten dituztenak. Horrez gain, lanen maileguekin, eskuraketekin, artapenarekin, ikerketarekin eta gordailuarekin lotutako irizpideak azaltzen dira.

Guggenheim Bilbao Museoak 2015eko abenduan onartu zuen etika eta jardunbide egokien kodea. Modu boluntarioan landu zuen, funtsezkotzat jotzen dituen kontzeptu etikoekin lotutako jardunbideen estandarrak zehazteko; kontzeptu horien artean daude zuzentasuna, gardentasuna, zintzotasuna eta oztopo fisikoak eta sentsorialak deuseztatzea. Ildo horretan, 2015eko ekainean, Fundación Comprosio y Transparenciak, Foro de Cultura y buenas prácticas foroarekin lankidetzan, estatuko museorik gardenentzat jo zuen Guggenheim Bilbao Museoa.

«Aintzatespen honek, museoa berrikuntza, etengabeko hobekuntza eta kudeaketa etikoa dituen eredua biribiltzen doala bermatzen du», nabarmendu dute museoko arduradunek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios