Borrar
Hamaika film labur lehikatuko dira gaur Campos Antzokian

Hamaika film labur lehikatuko dira gaur Campos Antzokian

FANT LABURREAn sekzioko filmak 3.000 euroko bi sari jasotzeko lehiatuko dira, eta Euskal Film Labur hoberenak 2.000 euroko saria jasoko du

elcorreo.com

Viernes, 6 de mayo 2016, 00:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azken edizioetan bezala, film laburrak presentzia azpimarragarria izango du Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren FANTen 22. edizio honetan. Fikziozko eta animaziozko 25 lan eskainiko dira, antolatzaileek jaso dituzten 800 lan baino gehiagoren artean aukeratutakoak. Aukeratutako film laburren artean, euskal zinegileek egindako 11 daude, eta gaur, eskainiko dira, gaueko 23:00etatik aurerra, Campos Antzokian, EUSKAL FANT LABURREAN sekzioaren barruan.

Lehiaketara aurkeztutako euskal film laburren emanaldiak bi ordu baino pixka bat gehiago iraungo du, eta inaugurazio filma amaitzean hasiko da. Oraingo honetan, Gonzalo López Gallego zinegile madrildarraren The Hollow Point (2016) lanaren Europako premierea izango da. Horrez gain, inaugurazio jardunaldiak, berrikuntza gisa, etenik gabeko ia bost orduko gaueko zine maratoia ere jasoko du. Campos Antzokiak, goizaldeko 02:00etatik aurera, iazko lau lan azpimarragarriren emanaldia jasoko duen saio golfoa jasoko du: Nina Forever (2015, UK), Howl (2015, UK), Deathgasm (2015, Australia), eta Night Fare (2015, FR) film frantsesa.

Euskal atala eta nazioartekoa barne hartzen dituen FANT LABURREAN sekzioan parte hartzen duten film guztiek, bakoitzak 3.000 euro banatuko dituen bi sarietako bat lortu ahal izango dute, zinemaldiko epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak diren bi film laburrei zuzendutakoa. Zinegile berrien lana bultzatu nahi duten hori da Zinemaldiaren xede nagusietakoa film laburren alorreko bi sari horiei, Euskal Film Labur Hoberenari ematen zaion 2.000 euroko saria gehitu behar zaie.

Sekzio Ofizialeko Film Luze Hoberena, Nazioarteko Film Labur Hoberena eta Euskal Film Labur Hoberena aukeratzeko erabakia bere eskuetan izango duen adituen epaimahaia Fiona O'Shaughnessy antzezleak, Laurence R. Harvey antzezleak eta José María Clemente kazetari eta Movistar+-eko programa zuzendariak osatuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios