Borrar
Sr. Chinarro apirileko Art After Dark-en arituko da.
Sr. Chinarro izango da apirileko Art After Dark saioan

Sr. Chinarro izango da apirileko Art After Dark saioan

Adrian eta Claude VonStroke estatubatuarrak ere Guggenheim Museoan emango dituzte kontzertuak hilaren 15ean

elcorreo.com

Miércoles, 6 de abril 2016, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Apirilaren 15ean, ostirala, beste Art After Dark saio bat izango da Guggenheim Bilbao Museoan eta Sr. Chinarroren, Adrianen eta Claude VonStroke estatubatuarraren emanaldiak izango dira.

Lehen ikuskizuna 22:00etan izango da, Sr. Chinarroren eskutik. Taldea Antonio Luquek sortu zuen 1990ean. Luque Espainiako musika independentearen aitzindarietako bat dela jotzen da; izan ere, pop berezienaren ahots nagusietakoa bihurtu da; gainera, azken hamarkadetako abesti-idazle onenetakoen artean dago. Gaur egun arte iraupen luzeko 15 disko eta 5 EP egin ditu, produktore gisa Kramer-ekin (Galaxie 500, Unrest, Low) AEBn grabatutako bere lehen lanetik hasi eta Perspectiva Caballera bere disko-etxeak argitaratutako bere azken albuma arte. Une honetan bere album berria grabatzen ari da Granadako Refugio Antiaéreo de El Fargue estudioetan. Diskoa J-ak Los Planetas taldeko liderrak produzitzen du. Luquek Guggenheim Bilbao Museoan El Segell del Primaver etxeak argitaratutako El progreso bere azken LPa aurkeztuko du, formatu akustikoan.

Ondoren Adrianen txanda izango da. Berriz ere Museoan izango da musika elektroniko saioa eskaintzeko. Hasiera-hasieran, Comics lurpeko tabernan lan egin zuen; gero, Bullitt Groove Club-en, bere klubean, musika beltza zabaltzeko egitekoa hartu zuen. Egun, berriz, Feverren dihardu, Espainia iparrean giro anitzeko klub garrantzitsuenean, diskoak jartzen. Kabinan honako hauekin batera aritu da: Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (acid jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue Note), Ian Wright, Andy Lewis eta Wayne Kra.

Gaueko 12etatik aurrera Claude VonStroke-k eskainiko du emanaldia. 'Claude VonStroke' ezizena hartu zuen Barclay Crenshaw-k 2005ean. Detroit-en hazitako eta Venice Beach-en finkatutako DJ hau dantza-musikako DJ eta disko-etxeen jabe nagusietakoa bilakatu da. Deep Throat izeneko bere lehen lanak arrakasta handia izan zuen, bere arrastoa mundu osoko DJen plateretan utziz. Baina benetako arrakasta 12"-ko The Whistler/Whos Afraid of Detroit? lanarekin lortu zuen. Lan hori hamarkadako dantza klasikoen lan garrantzitsuenetako bat izatera heldu zen eta ekoizle gisa VonStroken ospea handitu zen. Orduz geroztik, VonStrokek hiru disko, nahasketen album bat eta hainbat bilduma argitaratu ditu. Azpimarratu behar da P-Funk taldeko Bootsy Collins baxu-jotzaile ospetsuarekin batera egindako lana. Dirtybird disko-etxearen jabe gisa, VonStrokek Justin Martin, Julio Bashmore, Catz n Dogz, Riva Starr, Tim Green, Breach, Eats Everything, Justin Jay & Shiba San eta beste artista handi batzuen zerrenda dotorea ere osatu du. Gaur egun, Dirtybird etxeak txunditzen eta eraberritzen jarraitzen du dance underground mundua, house, funk, dirty-bass eta elektronika modu enigmatikoan nahasiz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios