Borrar
Gernikako Bakearen Museoa.
Gernikako Bakearen Museoak memoria historikoaren inguruko bi mintegi antolatu ditu

Gernikako Bakearen Museoak memoria historikoaren inguruko bi mintegi antolatu ditu

Bere 18. urteurrena ospatzeko, apirilaren 7an eta ekainaren 16an nazioarteko hitzaldi eta erakusketak izango dira

elcorreo.com

Viernes, 1 de abril 2016, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak memoria historikoaren inguruko nazioarteko bi mintegi antolatu ditu bere 18. urteurrena ospatzeko. Lehena apirilaren 7an izango da, eta bestea ekainaren 16an, udalerri bizkaitarreko museoko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Gernika Museoak (gaur egun Gernikako Bakearen Museoa) 1998ko apirilaren 7an ireki zituen arteak, helburu argi batekin, alegia, 1937ko apirilaren 26an gertatutako bonbardaketa gogoratzea eta ezagutaraztea. Orain, «adin nagusitasuna ospatzeko», Gernikako Bakearen Museoa eta Dokumentazio Zentroak memoria historikoaren inguruko nazioarteko bi mintegi antolatu ditu.

Lehenengo mintegia apirilaren 7an ospatuko da, 'Memoriaren memoria eza' izenburupean. Gai honetako ikertzaile ezagunak izango dira hizlari. Gainera, Jehanne van Woerkom artista holandarraren 'Memoria Historikoa: Frankismoaren ondorio saminei buruzko erreportaje grafikoa' aldi baterako erakusketa inauguratuko da. Aurreko egunean, apirilaren 6an, Van Woerkom autoreak prentsarako bisita berezia eskainiko du.

Mintegiko hizlarien artean izango dira, besteak beste, Jehanne van Woerkom bera, Erik Somers, Herbehereetako Gerra, Holokaustoa eta Genozidioaren Ikasketen Institutukoa; Joseba Agirreazkuenaga, EHUko Historia Garaikideko katedraduna; Jimi Jimenez, Aranzadi Zientzia Elkartekoa; edota Nuria Ricart Uldemolins, Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea.

Bigarren mintegia ekainaren 16an izango da eta 'Memoriarako artea' gaia jorratuko du. Jesus Alonso, Espainia Garaikideko Zibilizazio irakaslea Burdeos-Montaigne Unibertsitatean; Josu Rekalde, EHUko Arte Ederretako Fakultateko katedraduna; Ismael Manterola, EHUko Arte Ederretako Fakultateko Artearen Historiako irakaslea; eta Fito Rodriguez EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea izango dira hizlariak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios