Borrar
John Cleese aktorea.
Monty Phytoneko kide batek sari bat jasoko du Bilbon

Monty Phytoneko kide batek sari bat jasoko du Bilbon

«Umore berritzailera eta satirikora bideratutako ibilbide profesional bikainarengatik» sarituko du John Cleese Ja! Jaialdiak

P. s. g.

Domingo, 14 de febrero 2016, 01:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak John Cleese Monty Python talde britainiar mitikoko kidea sarituko du. Jaialdiak zazpigarren edizioa ospatuko du irailaren 29tik urriaren 9ra bitartean. Horrela, antolakuntzak aste honetan jakinarazi duenez, aktore britaniarrak 20.000 euroko BBK Ja! Bilbao 2016 saria eskuratuko du, «umore berritzailera eta satirikora bideratutako ibilbide profesional bikainarengatik». John Cleesek (Weston-super-Mare, Somerset, Ingalaterra, 1939) «antzezle, idazle eta pertsona altu (1,95 neurtzen du)» gisa definitzen du bere burua, eta bere izena eta Monty Python talde mitikoarena bereizi ezinak dira.

BBC telebistako Monty Phyton's Flying Circus serie ezagunak taldea eta kide guztiak ospetsu bilakatu zituen, umore surrealistari, lotsagabeari eta beltzari esker. Serieko 'Ibilkera Lerdoen Ministerioa' sketch enblematikoa ez litzateke gauza bera izango Cleeseren zango luzeak bertan agertu izan ez balira. Monty Pythonen arrakasta zenbait film luzerekin handitu zen, 'Mahai karratuko zaldunak', 'Brianen bizitza' edo 'Bizitzaren esanahia', besteak beste.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios