Borrar

Azkuna Zentroak 'Why not Judy Chicago?' erakusketa inauguratuko du ostegunean

Urtarrilaren 10era arte izango da ikusgai artista estatubatuarraren lana jasotzen duen bilduma

elcorreo.com

Sábado, 3 de octubre 2015, 01:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azkuna Zentroak 'Why not Judy Chicago?' izeneko erakusketa izango du ikusgai urriaren 8tik urtarrilaren 10era bitartean, eta Judy Chicago artista estatubatuarraren lana jasotzen du, "arte feministaren aitzindarietako baten lanari buruz Europan egin den bilketarik osoena" izanik. Judy Chicagok, 50 urte luzez, artearen instituzioaren eta egungo gizarte patriarkalaren inguruko arazo kontzeptualak, bisualak eta politikoak planteatu ditu, eta, hain zuzen, alderdi horien inguruan antolatutako lana jasotzen du erakusketak.

'Why not Judy Chicago?' Azkuna Zentroaren eta Bordeleko Arte Garaikideko Museoaren arteko produkzioa da, Penn State unibertsitatearen, San Franciscoko Arte Modernoko Museoaren (SFMOMA), Albuquerque Museumaren eta ARTdivas Inc. erakundearen lankidetzarekin. Komisarioa Xabier Arakistain da.

Judy Chicago (1939, Chicago, AEB) artista, egilea, irakaslea eta humanista da. Artearen definizio zabalagorako, artistarentzako eginkizun handiagorako eta emakumeentzako adierazpen askatasunerako eskubideen defentsarako ereduak dira bere lana eta bizitza. AEBetan, Kanadan, Erresuma Batuan, Europan, Asian, Australian eta Zeelanda Berrian jarri dute erakusgai bere lana. 14 liburu idatzi ditu, bere arte eta filosofia mundu osoko irakurleei eramateko.

Arte jarduera profesionalean hamar urtez aritu ondoren, 1970eko hamarkadaren hasieran, Chicago arte feministaren eta arte hezkuntzaren aitzindari bihurtu zen Kaliforniako Estatu Unibertsitatean, Fresnon, emandako emakumeentzako programa paregabe baten bidez. Urteetan, ikuspegi pedagogiko hori garatzen jarraitu du.

Emakumeen historiaren gaian jarri zuen arreta 1974an, eta lanik ezagunena orduantxe sortu zuen: 'The Dinner Party', 1974 eta 1979 artean 400 boluntarioren bitartez gauzatua. Multimediako proiektu erraldoi hori "mendebaldeko zibilizazioko emakumeen historia sinbolikoa da". 'The Dinner Party' lanak egoitza iraunkorra aurkitu zuen 2007an Brooklyn Museumeko Elizabeth A. Sacker arte feministaren zentroan.

1980tik 1985era bitartean Chicagok 'Birth Project' izeneko proiektua landu zuen. Mendebaldeko artean jaiotzaren gaiaren inguruko ikonografiarik ez zegoela ikusita, Chicagok brodaturako hainbat irudi diseinatu zituen jaiotza eta sorrera ardatz hartuta; irudi horiek 150 brodatzaile talentudunek egin zituzten herrialdeko toki ezberdinetan, artistak gainbegiratuta.

"Birth Project" proiektua osatu bitartean, Chicagok banako estudio lanari ere heldu zion 'PowerPlay' sortzeko. "Maskulinotasunaren generoaren konstruktoari begirada kritiko feminista" eman zion marrazkiak, pintura, ehuna, moldezko papera eta brontzezko erliebeak erabiliz, eta boterearen definizioek munduari oro har eta gizonei zehazki nola eragin dieten esploratu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios