Borrar

Aiko taldeak UrduFolk jaialdia itxiko du bihar

Emanaldia Urduñako Foru plazan izango da, 19:00etatik aurrera, eta erromeria jostagarri eta herrikoia izango da protagonista

elcorreo.com

Sábado, 5 de septiembre 2015, 01:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aiko taldea Urduñan izango da bihar, asteburuan zehar ospatu den Folk Jaialdia amaituz. Emanaldia Foru plazan izango da, 19:00etatik aurrera, eta erromeria jostagarri eta herrikoia izango da protagonista. Honelako ospakizunetan, publikoa dantzan jartzeaz gain, Aikoko dantza maisuek pausoak eta koreografiak irakasten dizkietezaleei ikasketa metodo erraz baten bidez.

Horrela, taldeko iturriek adierazi dutenez, UrduFolk jaialdiaren edizio berria ixteaz arduratuko da, Urduñako Koroatze Jaien programazioaren barruan. Hitzorduaren hirugarren edizioak artista gonbidatuen eta nazioarteko folk lehiaketako partaideen emanaldiak tartekatu ditu. Aurten, musikazaleek, Valentzia, Katalunia, Nafarroa, Maroko eta Frantzia aldetik heldutako erritmoez gozatzeko aukera izango dute. Igandean, buruhandi eta erraldoien kalejiraren eta euskal kanta herrikoien bigarren topaketaren ondoren, jaiak Aiko taldearekin amaituko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios