Borrar

'Bizkaia 21' atari berriak 26 bisitei buruzko informazioa emango du

Hamaika Foru Erakundearenak dira edo loturaren bat dute harekin; beste hamabostetan, berriz, bisita zerbitzuak eskaintzen dira

elcorreo.com

Lunes, 10 de agosto 2015, 01:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bizkaiko Foru Aldundiak atal berri bat jarri du www.bizkaia21.eus atarian, eta bertan informazio erabilgarria biltzen da iraunkortasun arloko 26 ekipamendutara bisitak egiteko. Haietako batzuetan, erreserbak egiteko zerbitzua dago, bai eta talde itunduen kasuan ere.

Ekipamendu horietatik, hamaika Foru Erakundearenak dira edo loturaren bat dute harekin; beste hamabostetan, berriz, bisita zerbitzuak eskaintzen dira. Lehenengoen artean, hauek daude: Artigas instalazioa, non hiri hondakinei buruzko prestakuntza programak egiten baitira; Uraren Ikasgela, zeinaren bidez Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren tratamendu instalazioak ikus baitaitezke; Garbiker, non bertako instalazioak bisitatu baitaitezke; Getxo Aquariuma; Karpin Abentura, Meatzaritzaren Museoa, Gorbeiako Parkea, Toki-Alai Urkiolako Parketxea, Armañongo Parketxea eta haren informazio gunea; eta Urdaibai Bird Center.

Beste hamabostak, berriz, hauek dira: Areitz Soroa Baserri Eskola, nekazaritza ekologikoko eta ingurune naturaleko hezkuntza, zabaltze eta ikerketa zentroa; Arenatzarte aire zabaleko museoa; Getxoko Ingurumen Gela; Bengola Natur Energia interpretazio zentroa, non azaltzen baita nola lortu energia eolikoa iturri berriztagarrietatik eta interpretatzen baitira energia lortzeko antzinako metodo garbiak; Marierrota interpretazio zentroa, izen bereko marea errotan dagoena, non aukera baitago Lea ibaiaren bokaleko padura osatzen duten osagaiei buruzko zehaztasunak ezagutzeko, bai eta errotan bertan egiten zen lana ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios