Borrar
Bizkaiko 16 melodia Aste Nagusiko Pop-Rock Erakusketaren 30. urteurrena ospatzeko

Bizkaiko 16 melodia Aste Nagusiko Pop-Rock Erakusketaren 30. urteurrena ospatzeko

Bilborock aretoak abuztuaren 22tik 29ra bitartean estilo desberdineko kontzertuak eskainiko ditu 20.00etatik aurrera

silvia cantera

Miércoles, 29 de julio 2015, 00:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Musika Aste Nagusiko elementurik garrantzitsuenetariko bat da dudarik gabe. Estilo guztiak batzeko asmoarekin, tamaina orotako eszenatokiak daude urtero: Txurdinagako Parkeko gazteentzako abeslariak zein Enparantza Berriko folk doinuak. Bilborock-en egingo diren musikarien zerrenda ezagutu eta gero, badakizkigu jaietan zehar joko duten talde guztien izenak. Bizkaiko pop-rockrik onena, 20.00etatik aurrera entzuteko aukera egongo da abuztuaren 22tik 29ra arte.

Aurten, Aste Nagusiko Bertako Pop-Rock Erakusketaren 30. urteurrena ospatzeko, 16 kontzertu eskainiko dira, bi arratsaldero. Ahalik eta musika mota gehien ordezkatzea izan da helbururik nagusiena. Gustu guztientzako aukerak lortu dira: folk, garagea, elektronika, rap, rock kontzeptuala

Bilborock-en jotzea ez da batere erraza. Helburu horrekin 107 talde aurkeztu dira aurten eta epaimahaia estilo guztiak bateratzen saiatu da kalitatea galdu barik. Aurkeztu zirenen artean, 28k emakumeren bat zuten euren kideen artean. Orain, hautaketa egin eta gero, guztira 10 neska musikari daude eta haien artean Moonshackers-en garage soinua azpimagarria da. Jatorriari dagokionez, bederatzi Bilbokoak dira eta beste zazpi, Bizkaiko herri desberdinetakoak: Basauri, Arrigorriaga, Berango eta Getxo, hain zuzen ere. Aste Nagusiko jarduera guztiak bezala, kontzertuak dohakoak izango dira, baina tokia mugatua dela kontuan hartu behar da.

Blues, rap edo punk

Biolina izaten da KAZAM!-en konposizioetan nagusi eta Los Plomos-eko kideak haien EPko garage doinuak aurkeztuko dituzte. Calcetines y Cacahuetes taldea kale-edanean zebiltzatela sortu zen eta dagoeneko hiru disko grabatu dituzte. Bestalde, Pomeray y los Aparcabicis del Espacio ekoiztu duten lanarekin batera komik bat egin dute. Sonic Trash-ekoek punka eramango dute Bilborockera eta Adam Giles Levy blues, folk eta pop fusionatzeagatik ezaguna da. Jardin Infierno Bilboko Kafe Antzokian Mike Farris lagundu zuen 2010ean eta Arrigorriagako Highlights-ekoek MAZ Basauriko festibalean egon dira. Kloy de Guerrillaren rapa, Zazkel-en euskarazko letrak eta Empty files, 2013an Txufo Wilsonek sortutako musika eta ikus proiektua, izango dira eszenatokira igoko diren talderik nabargarrienak. Gustu orotako menua.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios