Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
Azkuna Zentroak mantentze lanak egingo ditu udan

Azkuna Zentroak mantentze lanak egingo ditu udan

Mediatekaren aretoak itxita egongo dira uztailaren 20tik 27ra, eta igerilekua, berriz, abuztuaren 5etik 28ra

PPLL

Domingo, 12 de julio 2015, 16:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko Azkuna Zentroak jarduera gutxiago duten egunak aprobetxatuko ditu mantentze lanak egiteko eta zentroaren instalazio desberdinak puntuan jartzeko. Instalazio irekiekin egin ezin daitezkeen lanak direnez, zentroak Jarduera Fisikorako Zentroa, Mediateka BBK eta Medialab 1 aretoa jende gutxiago dauden asteetan zehar itxiko ditu.

Jarduera Fisikorako Zentroak bost urte bete ditu 3.860.000 sarbide baino gehiagorekin. Egunero ehunka pertsonek forman jartzeko edota kirolaren bidez bere aisiaz gozatzeko erabiltzen dituzten instalazioko solairu desberdinetako aldagelak uztailean eta abuztuan zehar itxiko dira. Bestalde, igerilekua itxita egongo da abuztuaren 5etik 28ra (biak barne), higiene-osasun egokitzapenerako Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren araudiarekin bat eginez.

Halaber, Azkuna Zentroaren Mediatekaren, Mediateka BBKren, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko inbentario eta mantentze lanak beharrezkoak dira urtero. Hori dela eta, mediatekaren aretoak itxita egongo dira uztailaren 20tik 27ra (biak barne). Mailegu zerbitzua erabiltzen duten pertsonek informazio puntuan materiala itzuli ahal izango dute uztailaren 27ra arte. Uztailaren 28tik aurrera Mediateka BBK-k bere ohiko jarduera berreskuratuko du. Ikasteko aretoa ere uztailaren 27an itxiko da mantentze lanak egiteko.

Gainera, Medialab 1 aretoa itxi egingo da ekainaren 19tik irailaren 28ra bitarteko epean, eta liburutegi arteko mailegu zerbitzua uztaileko eta abuztuko hilabeteetan etengo da, baina iraileko lehen astean berriz martxan jarriko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios