El Correo

Zer diote gure aurrekoen hezurrek?

'Hezurretan idatzia' erakusketa Bilbora iritsiko da hurrengo astelehenean.
'Hezurretan idatzia' erakusketa Bilbora iritsiko da hurrengo astelehenean. / AFP
  • Antropologiak zer ekarri digun aztertzen du 'Hezurretan idatzia' erakusketak, astelehenetik aurrera Arkeologi museoan ikusgai egongo dena

Hezurrek, euren isiltasunean, hitz egiten dute. Hori bai, esaten dutena aztertzeko adituak arretaz entzun behar ditugu. Antropologiak zer ekarri digun jakin ahal izango dugu astelehenetik aurrera Bilboko Arkeologi museoan, ''Hezurretan idatzia' erakusketan. Bertan, gure aurretik bizi izan diren gizataldeak ezagutu ahal izango dituzte bisitariek, eta baita ADN metodoa aztertu ere.

Erakusketaren komisarioak Conchi de La Rua eta Montserrat Hevilla doktoreak dira, eta bi zatitan antolatu dute, sei unitatetan banatuta. Lehenengoan, iraganeko gizarteak ezagutzeko ikerketa metodoa erakusten du. Hau da, ADNa aztertuz antzinako biztanleen sexua, adina, elikadura, gaixotasunak eta beste zenbait alderdi zehazten laguntzen gaituen bidea.

Bigarrenean, berriz, Euskal Herrian egindako azterlan antropologikoen bilakaerari buruzko balantze kritikoa egiten da: lehenengo, XIX. mendeko lehen ikertzaileak, erakusten dira; ondoren, J.M. Barandiaran, E. Eguren eta T. Aranzadi; eta, amaitzeko, gaur egunekoak. 'Hezurretan idatzia' erakusketa Bilboko Arkeologia Museoko Mallona aretoan ikusi ahal izango da, hurrengo astelehenetik abenduaren 8ra bitartean. Asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara egingo da ikusgai, eta igandeetan, 10:30etik 14:00etara.