Borrar
The Quarrymen taldeko kideak, Chenoarekin.
John Lennon berpiztuko du gaur The Quarrymen taldeak

John Lennon berpiztuko du gaur The Quarrymen taldeak

Beatles taldeko abeslariaren homenez kontzertu berezi bat antolatu du Acordes por la Paz elkarteak 20:00etarako Euskalduna Jauregian. Bildutako dirua Médicos sin Fronterasi emango dio

silvia cantera

Sábado, 23 de mayo 2015, 01:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eta John Lennon bizirik egongo balitz? 35 urte pasa dira Mark David Chapmanek hil zuenetik, baina, gaur egun, bere ahotsak garrantzi handia dauka oraindik. Izan ere, arratsalde honetan (20:00etan) Acordes por la Paz elkarteak kontzertu bat antolatu du bere homenez eta sarreren salmentarekin lortutako guztia (15, 20 eta 25 euroan eros daitezke) Médicos sin Fronterasi emango dio. Emanaldi honetan sei taldek parte hartuko dute, baina guztien gainetik The Quarrymen nabarmendu behar da. Lennon haiekin hasi zen jotzen eta urte batzuk pasa eta gero, George Harrison eta Paul McCartney ere batu ziren. Beraz, The Beatles-en sorreran ezinbetekoak izan ziren gizonek garai horretako abestiak ekarriko dituzte Bilbora. "6 urte zituenean ezagutu nuen eta eskolan oso bihurria zen", gogoratu zuen Rod Davisek.

Emanaldia Joseba Solozabal kazetariak aurkeztuko du eta Chenoa Euskaldunaren eszenatokira igoko da berriz ere. "Nire aitak baxua jotzen du eta Beatlesen kantekin praktikatzen zuen", komentatu zuen abeslariak atzo. 'Imagine'-ekin ausartuko da eta The Quarrymen taldearekin jotzea bererentzat "sari bikaina" dela esan zuen. Gainera, The Fakeband, Doctor Flashback, Extrema Urgencia eta Highlanders taldeek parte hartuko dute kakalardoen maitaleentzako antolatutako kontzertu honetan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios