Borrar
Ibon Areso, Bilboko alkatea.
Ekitaldien hiri izatearen esperientzia aurkeztuko du Bilbok Arabiar Emirerri Batuetan

Ekitaldien hiri izatearen esperientzia aurkeztuko du Bilbok Arabiar Emirerri Batuetan

Bilboko ordezkariek lurralde horretan ezarritako zenbait enpresa euskaldunen arduradunekin bilduko dira asteazkenera arte euren esperientzia zein izan den ezagutzeko

el correo

Lunes, 2 de marzo 2015, 11:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilbok parte hartuko du Hiri Planeamenduaren buruzko Nazioarteko VII. Biltzarrean. Zehazki, ekitaldien hiriaren kontzeptua landuko da Arabiar Emirerri Batuetako Ajman Culture Center-ean, gaur hasita eta asteazkenera arte.

Hain zuzen ere, Ibon Areso, Bilboko alkateak, inaugurazioko jardunaldian parte hartuko du gaur goizeko 10:00etatik (bertako ordua) aurrera. Bertan izango dira Perth (Australia), Edinburgo (Erresuma Batua) eta Bartzelonako ordezkariak ere bai.

Bilbo Ajmanera doa, Emirerriko uririk handiena, ekitaldi handien hiri izatearen esperientzia aurkeztera. Izan ere, zazpigarren edizio honetako izenburuak dioen moduan, Biltzarraren ardatza ekitaldien hiriaren kontzeptua eta horien onurak dira; azken batean, zuzenean ezagutzea zelan bihurtzen diren ekitaldi handiak uriko garapenerako estrategiaren zati, onura kulturalen, sozialen eta ekonomikoen sortzaile diren neurrian.

Horrela, bada, Bilboko alkateak biltzarkideen aurrean azalduko du hiriak izandako eraldaketa urbanistikoa eta nazioarteko ekitaldien ugaritzea, eta horrek zelan lagundu duen Bilbo erreferente eta interes kulturaleko, urbanistikoko edo biltzarretarako lekua izatea mundu osorako.

Biltzarra egiten den aldi berean, Bilboko Alkateak Emirerriko leku interesgarriak bisitatuko ditu, esaterako Dubai edo Abu Dhabi, euskal enpresentzako negozio aukera berriak aurkitzeko asmoz. Hori dela eta, Emirerrietan ezarritako zenbait enpresa euskaldunen ordezkariekin egingo dute bilera, enpresen esperientzia zein den eta etorkizunerako dauzkaten proiektuak zeintzuk diren jakiteko. Gainera, alkateak Errege Bulegoarekin, Gobernadorearen Etxearekin, Ajman-eko Merkataritza Ganbararekin, Ajman-eko Garapen Ekonomikorako Sailarekin eta bertako Agintariekin (Executive Council) biltzea aurre ikusten du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios