Borrar

Reyes Prados eta Anne Igartiburuk 'Poziktibity' proiektuaren hirugarren bideoa aurkeztu zuten Bilbon

Proiektua euskararen erabilera sustatzea helburu duen proiektua da

europa press

Viernes, 5 de septiembre 2014, 01:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Reyes Prados eta Anne Igartiburu (bideo bat grabatu du ezin izan baita bertan egon) aurkezleek, euskaltegi ezberdinetako zenbait ikaslek eta irakaslek, baita Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Patxi Baztarrika, 'Poziktibity' proiektuaren hirugarren bideoa aurkeztu zuten asteazkenean Bilboko Bizkaia Aretoan.

Ateazken goizean aurkeztutako bideoa Poziktibity proiektuaren barruan egingo den bideo sortaren hirugarrena da eta heldutan hizkuntzak ikastea zeinen garrantzitsua den gogorarazten du.

'Poziktibity' proiektuaren aurkezpen ekitaldian azaldu zen bezala, bideo hauetan egunero eragiten diguten gaiak jorratuko dira. Lehenengoan, Aritz Adurizek eta Imanol Agirretxek hizkuntzak jakitea eta hizkuntza hauek erabiltzea zein inportantea den gogorarazi ziguten. Bigarrenean, berriz, Aritz Aranburuk eta Hodei Collazok euskaraz disfrutatzeko eta gozatzeko eskatu ziguten.

Hirugarren honetan, Reyes Pradosek eta Anne Igartiburuk bestelako mezu bat botatzen dute: ez dela inoiz ere berandu beste hizkuntza bat ikasteko. Heldutan ere hizkuntzak ikastea oso garrantzitsua dela, alegia. Izan ere, hirugarren bideo hau txikitatik etxean edota eskolan euskara ikasi ez duten pertsonei dago zuzenduta.

'Poziktibity' euskararen erabilera sustatzea helburu duen proiektua da. Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, "positiboa eta atsegina den zerbait iradokitzen du, baita energia, poztasuna, aktibitatea, euskara bizitzeko era bat, bai eta jarrera bat ere". Bideoak jarrera "berri" bat euskararekiko, "irekia, jendea erakartzen duena" aurkeztu nahi du. "Euskara dakitenentzako gonbidapen bat da, erabili dezaten, eta gonbidapen bat da ez dakitenentzako ere, euskarara hurbildu daitezen", dio Eusko Jaurlaritzak komunikatu batean.

Horren harira, zenbait datu azpimarratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Euskarak hiru hamarkadetan 300.000 hiztun irabazi ditu, horietatik 100.000 euskaltegien bitartez. Era berean, urtero 30.000 ikasletik gora aritzen dira euskaltegietan euskara ikasten edota hobetzen. Iaz, ikasle hauen %67 emakumezkoak izan ziren.

Hizkuntzak erabili

Hizkuntza Politikarako sailburuorde den Patxi Baztarrikak honako hau aipatu zuen asteazken goizeko aurkezpenean bi protagonistei eskerrak eman ostean: "Hizkuntzak behar bezala ikasteko, ezinbestean, erabili egin behar dira. Ezinbestekoa da, erabiltzea, hitz egitea. Hizkuntza bat bizirik mantentzeko modurik egokiena da, gainera", hasi zen.

Ondoren, gehitu zuen: "Ez dugu inor engainatu nahi. Hizkuntzak ikastea ez da kontu erraza. Eta berdin gertatzen da euskararekin. Baina esfortzuak merezi du. Bi hizkuntzetan behar bezala moldatzeak ematen dizun poza eta harrotasunak asko merezi du".

Bukatzeko, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak gonbidapen bat bota zuen: "Euskaltegian matrikulatuta dagoen ikasle bakoitzak lagun bat edo bi euskara ikastera gonbidatzea gustatuko litzaiguke. Oso erraza da, #poziktibityren Facebook-eko orrian sartu behar da eta bertan kate bati hasiera eman, gure lagunak euskaltegian apunta daitezen gonbidatuz".

Bestalde, Reyes Pradosek bere esperientziaren berri eman zigun: "Nik uste dut euskara benetan ikasi nahi baduzu eta zure buruari horixe egitea proposatzen badiozu, egunero esfortzu pixka bat eginez, ikasi egiten duzula. Eta gero hitz egiten ausartu behar zara aukera duzun guztietan. Euskara ikastea ez da beste hizkuntza bat ikastea baino zailagoa, hori ikasten ez hasteko erabiltzen den aitzakia besterik ez da. Aitzakia merkea, bideoan diodan bezala", aipatu zuen.

Anne Igartiburuk, bukatzeko, honakoa esan zuen asteazken goizeko agerraldian: "Pena handia ematen dit bertan ez egoteak baina lan kontuak direla eta Madrilen geratu behar izan dut. Oso eskertuta nago nirekin proiektu honetan kontatu izanagatik eta zorte handia opa diot Poziktibity-ri".

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios