El Correo

Plaza Berria eta Pergola publiko guztientzako musikaz beteko dira Aste Nagusian

  • Bi eszenatoki hauetan egongo den programazioa ohar bidez jakinarazi du Bilboko udalak

Plaza Barria eta Pergola, Bilboko Aste Nagusiko agertoki jendetsuenak, publiko guztientzako musika eta erritmoekin beteko dira aurten ere Aste Naguian zehar, Bilboko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez.

Munduko Musikak Plaza Barriko eszenatokian izango dira 23:30etatik aurrera kultura anitzetako soinu eta erritmoak nahasten dituzten taldeekin. Programatutako proposamenen artean, larunbatean, hilaren 20an, Bilbao Reggae Splash, Vivian Jones artista britaniar jamaikarra, Roberto Sanchez eta Island Defenders arituko dira. Hurrengo egunean, Ana Alcaide artistak euskal mitologia hurbilduko du 'Leyenda' proiektu musikal eta eszenikoarekin.

Astelehenean, hilak 20, Xabi Aburruzaga trikitilaria Plaza Barriko eszenatokira igoko da hainbat soinu jotzaileekin batera; hilaren 23an, asteartea, publikoak Mr. Groovy-ekin gozatzeko aukera izango du. Rhythm & Blueseko banda handi honek, bere laugarren diskoa aurkeztuko du eta bere gai enblematikoenak errepasatuko ditu.

Asteazkenean, hilak 24, Latin Jazz Celebration-ek, Ivan Melón Lewis, 11 musikari eta Mellis-en ahotsekin The Beatles taldeari omenaldia egingo diote. Ostegunean, ordea, hilaren 25ean, Cadizetik flamenkoa iritsiko da Antonio Reyes eta Rancapino Chico-rekin. Bi cantaore hauek joera flamenko klasikoan lerrotuta daude eta gitarraz eta txaloen erritmoaren konpasaz lagunduta egongo dira.

Halaber, hilaren 26a, ostirala, Euskadin arituko da lehen aldiz Kaláscima, worl music arloan erreferiantzako talde italiarra. Priscilla Band, Bilboko funk taldeak, amaiera bikaina jarriko du larunbatean, hilaren 27an goi mailako 12 musikariekin James Browni omenaldia eginez.

Bilbainadak entzuteko aukera

Bestalde, Doña Casilda Parkeko Pergolak musika egitarau bikoitza eskainiko du egunero. Goizetan bilbainadak entzuteko aukera egongo da Los Txikis, Los 5 Bilbainos, Gaupasa, Beti Aurrera eta Azul Bilbao taldeekin.

Gauero, Luis Carlos del Pozo DJ-arekin dantzatzeko aukera egongo da 21:00etan eta ikuskuzin desberdinak egongo dira 23:30etatik aurrera. Larunbatean, hilaren 20an, Kafe pa 3, flamenkoa eta soinu nazioartekoenak nahasten dituen bikote musikala arituko da; igandean, hilaren 21ean, 'Es muy fácil' edo 'Todos lo saben' abestiengatik oso ezagunak diren 60 hamarkadako Los Mitos taldearen txanda izango da eta hilaren 22an, astelehena, Asier Bilbao showman-a izango da.

Asteartean, hilaren 23an, Talky Band-ek goatekeen kanta klasikoak gogoratuko ditu; hurrengo egunean habanera gaua izango da Bilbon estrenaituko den 'Amigos de la guitarra' taldearekin; ostegunean, hilaren 25ean boleroen gaua izango da 'Los que no escarmientan' taldearekin, Caco Senante abeslari kanarriaren laguntzarekin eta Vicente Borland piano-jotzaile panamarrarekin.

Asteburuan, ostiralean, hilak 26, 'Elegancia Mexicana' mariachi taldearen saioa izango da eta larunbatean, hilaren 27an Angela Carrasco La Pergola-ren eszenatokira igoko da. Artista honek 30 urte darama musikan eta 20 disko baino gehiago grabatu ditu.