El Correo

Martxan jarri dute ijito komunitatearen osasuna hobetzeko plana

  • «Ezin dugu onartu pertsona ijitoen bizi itxaropena 60 urtetik behera egotea, Euskadiko biztanleria osoan 80 urte inguruan dagoenean», esan du Jon Darponek

Ijito komunitatearen osasuna hobetzera bideratutako plana jarri du martxan Osasun Sailak, Jon Darpon Osasun sailburuak aste honetan jakinarazi duenez. Berak esandakoaren arabera, programatik berezitako ildo berriaren arrazoia gizarte desberdintasunak murriztea da. Izan ere, horiek ere baitaude osasunaren esparruan eta, zehazki, ijito komunitatearen kasuan. «Ezin dugu onartu pertsona ijitoen bizi itxaropena 60 urtetik behera egotea, Euskadiko biztanleria osoan 80 urte inguruan dagoenean», esan du Darponek.

Gauzak horrela, Osasun Sailetik ijito komunitatearen «lankidetza eta konplizitatea bilatu da, eta horren ondorioz sortu da programa hau, kontzientzia handiagoa lortu nahi duena norberaren osasunaren zaintzaren erantzukizun indibidualari buruz, eta desoreka sozial hori zuzentzeko asmoa duena».

Programa honen ezarpenerako bi prestakuntza tailer izango dira Gipuzkoan (Irunen eta Zumarragan), eta beste bat Bilbon.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate