El Correo

Zientzian aitzindari izan diren emakumeak ezagutu nahi?

Emakume bat, zientzia arloan lan egiten.
Emakume bat, zientzia arloan lan egiten.
  • Elhuyar Fundazioak martxan jarri duen ekimenak gaztetxoei ikastetxetan horren inguruko informazioa erakustea bilatzen du. «Zientzian ere emakumeek gizonek baino oztopo gehiago dituzte aurrera egiteko»

Zientzia arlo guztietan aitzindari izan diren emakumeak gaztetxoei ezagutaraztea premiazko kontua da. Izan ere, Elhuyar Fundazioak gogorarazten duen bezala, «zientzian ere emakumeek gizonek baino oztopo gehiago dituzte aurrera egiteko». Gauzak horrela, erakundeak horma irudi bat sortu eta ikastetxeetan banatu du Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen laguntzarekin eta 'Emakumeak zientzian' karta jokoan oinarrituta. Helburua, zientzia arlo guztietan aitzindari izan diren emakumeak gaztetxoei ezagutaraztea eta hurrengoak eurak izan daitezkeela erakustea, hain zuzen ere.

Elhuyarrek hainbat proiektu abiarazi ditu berdintasunaren alde ikasleak «neskato direnetik laguntzeko». Besteak beste, ikastetxeetan banaturiko horma irudiarekin batera, gertuko ereduak eskaintzeko asmoz, hilero emakume ikertzaile gazte bat elkarrizketatzen du bere aldizkariak, 'Ekinean' atalean.

Halaber, Elhuyarrek Sting Europako proiektua gidatzen du. Zientzia irakasleei genero berdintasunean trebatzen lagunduko dien metodologia bat garatzea du helburu bezala ere erakundearen Sting Europako proiektua. Haren emaitza laster kaleratuko da, euskaraz eta ingelesez.

Gainera, ikerketa zentroetan genero berdintasuna lortzea helburu duen Europako proiektu bat da Plotina. Europako zortzi herrialdetako zenbait ikerketa zentro, unibertsitate eta elkarte profesional partzuergo batean elkartu dira horretarako, tartean, Elhuyar, berdintasun aholkulari gisa. Emaitzak datorren urtean aurkeztuko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate