El Correo

Gazteak errefuxiatuei laguntzak eta etxebizitza ematearen aldekoak dira

Errefuxiatuak, errenkada batean.
Errefuxiatuak, errenkada batean. / AFP
  • Euskadin bizi direnen hamarretik zazpik horren alde daudela azaldu dute eta emakumeek gizonek baino adostasun handiagoa azaltzen dute

Errefuxiatuen Munduko Eguna ospatu zen atzo, benetan hunkitzen gaituen drama. Hori dela, Gazteen Euskal Behatokiak euskal erakundeek errefuxiatuei laguntza eta etxebizitza emateari buruz gazteek duten iritziari buruzko inkesta bat kaleratu du.

Lan horretan Euskadiko gazteen %67,8 errefuxiatuei laguntzak eta etxebizitza ematearen alde agertzen direla islatzen da. Hortaz aparte, ideia horrekiko emakume gazteak gizon gazteak baino zertxobait aldekoagoak direla antzeman daiteke eta 25 urtetik beherakoek adin horretatik gorakoek baino adostasun handiagoa azaltzen dute.

Gazteen jatorriak ezberdintasunak ekartzen ditu ere horren inguruan. Horrela, atzerrian jaio direnen artean errefuxiatuei laguntza ematearen aldekoak batez bestekotik hamar puntu gora agertzen dira (%77,2 eta %67,8). Azpimarratu beharreko datua, zalantzarik gabe.

1.500 gazteen lagina

Etorkinen sarrera ahalik eta gehien erraztearen alde daudenen %90,7 errefuxiatuei laguntza ematearen alde agertzen dira. Beste ezaugarri batzuek ere korrelazio positiboa dute errefuxiatuei laguntza ematearekin, hala nola boluntario lanak egiteak edo politikarekiko interesa izateak.

Aurkeztutako datuak Gazteen Euskal Behatokiak 2016an eginiko inkesta baten emaitzak dira. Inkesta horretan Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen lagin adierazgarria elkarrizketatu zuten. Lagin hori 1.500 gaztek osatu zuten (750 gizon eta 750 emakume) eta inkestan gai honi eta beste hainbat gairi buruz galdetu zitzaien.

Datu hauek 'Euskadiko Gazteak 2016' izenburuarekin argitaratuko den ikerketaren aurrerapen datu batzuk dira. Ikerketa hori Gazteen Euskal Behatokiak lau urtean behin egiten duen bildumaren bosgarrena izango da eta bertan, aurrekoetan bezala, 30 urtetik beherako gazteen baloreak, jarrerak, iritziak eta portaerak aztertuko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate