El Correo

Euskadik 4.0 Industriari buruzko lantaldean parte hartuko du

  • Europako Batzordearen gonbidapen eta proposamena onartu du eta bileran parte hartuko du gaur

Espezializazio eta 4.0. Industriari buruzko europar lantaldearen bileran parte hartuko du gaur Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeak, Europako Batzordearen gonbidapen eta proposamenari erantzunez. Gauzak horrela, sailburuordea Europako eskualdeetako ordezkari bakarra izango da.

Europako Batzordeak koordinatuta, lantalde hori ekimen eta proposamenak koordinatzen eta alderatzen ari da, Europako Gaitasunen Etorkizuneko Agenda zehazteko asmoz, jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak.

Saio horretan, Lanbide Heziketaren Euskal Estrategia aurkeztuko du Arevalok, baita 4.0 Industriaren beharrei erantzuteko xedez Eusko Jaurlaritzak Euskadin gidatzen dituen ekimen zehatzak eta horien emaitzak ere. «Lantaldean esku hartzeak islatzen du, berriz ere, Europako Batzordeak euskal Lanbide Heziketari egiten dion aitortza», nabarmendu du Jaurlaritzak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate