El Correo

568 gorabeheratan esku hartu zuen iaz errepideko garabi zerbitzuak

568 gorabeheratan esku hartu zuen iaz errepideko garabi zerbitzuak
/ IOSU ONANDIA
  • Horietako 263 istripuak izan ziren eta 305, matxurak. Guztira, 1.368 kilometroko auto pilaketa saihestu zirela zenbatetsi da

Ibilgailuak A-8tik berehala kentzeko garabi arinen laguntza zerbitzuak 568 gorabeheratan esku hartu zuen 2016an, alegia, 263 istriputan eta 305 matxuratan. Gisa horretako gorabehera batek batez beste sei kilometrora arteko auto pilaketak sortzen dituenez, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bultzatuko zerbitzuak 1.368 kilometroko auto pilaketa saihestu du zuela zenbatetsi da.

«Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzan, euskal errepideetako segurtasunaz kezkatzeaz gain, zirkulazioa ahalik eta arinena eta erosoena izan dadin saiatzen gara. Hori dela eta, hain emaitza positiboa ematen ari zaigun zerbitzu hau mantentzen dugu», adierazi du Sonia Diaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak.

Duela sei urte zerbitzua abian jarri zenetik, garabiek 3.095 aldiz esku hartu dute. Lehen urtean matxuren ondoriozko zerbitzuak jardun guztien %50 izan ziren, bigarren urtean %59, hirugarrenean %59,5, laugarrenean %59, bosgarrenean %55 eta iaz %53,7. Zerbitzuak lau garabi ditu, eta A-8 autobidearen 110 puntu kilometrikoaren (Basauri) eta 139 puntu kilometrikoaren artean (Kantabriako muga) kokatzen dira, errepidearen tarte horretan eta tarte horretako sarbideetan, bi noranzkoetan, gorabeheraren bat izan duten autoak erreskatatzeko.

Garabien kokalekua aurrez zehazten du Trafiko Zuzendaritzak, Ertzaintzarekin adostuta, eta bi noranzkoetan errepide tarte handiak hartzen dituzten puntu estrategikoak izaten dira. Erreskate garabi batek, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik mobilizatzeko abisua jasotzen duenetik zerbitzua egin behar duen puntura iristen den arte, batez beste 12 minutu behar ditu.

Zerbitzuaren ohiko ordutegia 07:30etik 09:30era eta 17:30etik 19:30era izaten da, astelehenetik ostiralera. Nolanahi ere, ordutegia malgua da eta urte sasoiaren arabera alda daiteke, istripuen datu estatistikoen arabera. Ezbeharra izan duten autoak zerbitzuaren enpresa esleipendunaren instalazioetara eramaten dira, eta bertara jo beharko du ibilgailuaren laguntza zerbitzu partikularreko garabiak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate