El Correo

Balenciagari buruzko bi erakusketa aurkeztu dira Parisen

Balenciagak diseinatutako soinekoak.
Balenciagak diseinatutako soinekoak. / EFE
  • Aurten ehun urte betetzen dira Balenciagak Donostian lehenengo jostundegia ireki zuenetik

Cristobal Balenciagari buruzko bi erakusketa aurkeztu dira gaur, Parisen, Espainiako enbaxadan. 'Balenciaga, l'oeuvre au noir', gaur bertan Pariseko Bourdelle museoan ireki dena, eta 'Rachel L. Mellon Collection' erakusketa, maiatzean Cristobal Balenciaga Museoan ikusgai izango dena.

Aurten ehun urte betetzen dira Cristobal Balenciagak Donostian lehenengo jostundegia ireki zuenetik, eta 80 urte Pariseko lehenengoa abian jarri zuenetik. Urteurren hori dela eta, Espainiak Parisen duen Enbaxadak sinbolikoki lotu ditu bi hiriak, Balenciagaren sormen eta enpresa abentura ospatzeko.

Maiatzetik aurrera, Cristóbal Balenciaga museoak Balenciagaren bezero garrantzitsuenetakoa izan zen Rachel L. Mellon estatubatuarraren ondareari buruzko monografikoa aurkeztuko du. Monsieur Hubert de Givenchyren zuzendaritzapean eta Eloy Martinez de la Pera eta Igor Uria Zubizarreta komisario direla, Mellonek Getariako museoari dohaintzan eman zizkion 150 pieza jarriko dira ikusgai.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate