El Correo

'Game of Thrones' EHUra heldu da

Daenerys.
Daenerys. / HBO
  • Telesailaren arte zuzendariak hitzaldia eskaini du gaur Leioako campusean

Christina Moore HBO kateko 'Game of Thrones' telesail arrakastatsuaren arte zuzendaritzaren arduradunak hitzaldia eskaini du gaur, Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan, Leioako campusean. Mintzaldiak 'Game of Thrones-en arte zuzendaritza' izenburua izan du eta 11.00etan hasi da. Hitzaldia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailak antolatu du.

Christina Moore Europan eta Afrikan egiten ari diren filmazioen arte zuzendaritzaren arduraduna da, eta telesailaren azken denboraldiko kapituluak grabatzen izan zen Euskal Herrian orain dela hilabete gutxi. Londreseko artistak karrera zabala du arte zuzendari moduan, eta hainbat aitortza jaso ditu, besteak beste, Emmy saria. Halaber, film zuzendari garrantzitsuekin egin du lan, hala nola Ang Lee, David Mamet, James Ivory edo Michael Radfordekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate