El Correo

Aldundiak dirulaguntza emango du ikasketak direla-eta joan-etorrian ibili behar duten ikasleentzat

  • Kontseiluak gaur onartu ditu oinarriak, eta ostiralean deialdia onartuko da

Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu ikasketak direla-eta bizitokiaz bestelako udalerri batera joan behar duten ikasle gazteen garraiorako dirulaguntzaren oinarri arautzaileak. Ostiralean onartuko da 70.000 euroko aurrekontua izango duen deialdia.

Aldundiaren xedeetako bat da lurralde oreka erdiestea; hau da, Arabako herritar guztiek berdintasunean izatea zerbitzu publikoetarako sarbidea. Zerbitzu publiko horiek besteak beste dira garraio kolektiboa eta hezkuntza, eta hortaz, laguntza da ikasketak direla-eta bizitokiaz bestelako udalerri batera joateak eragindako garraio gastuak estaltzeko.

Lurralde Orekaren Sailak nahi duena da lerro horrenbidez saihestea ikasleak bizitokiz aldatu daitezen, eta modu horretan pizgarri bat eman bizitoki duten eta beren herrigune den tokian gelditzeko. Dirulaguntza da 25 urtetik beherako gazte adindun Araban erroldatukoentzat, baldin eta lurralde historikoan kokaturiko ikastetxeetan matrikulatuta badaude, ikasketa hauek egiteko: batxilergoa, erdi mailako eta goi mailako lanbide heziketa arautua, lanbide hastapeneko ikastaro ofizialak, arte plastiko eta diseinuko erdi mailako ikasketa ofizialak, kirol irakaskuntzako erdi mailako ikasketa ofizialak, eta dantza eta musikakoerdi mailako ikasketa ofizialak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate