El Correo

8 herrialdeetako ikertzaile energia biltegiratzeari buruzko berrikuntzak aztertzen ari dira Gasteizen

  • Europa jauregian egin da CIC EnergiGUNEk antolatutako nazioarteko “Power our future 2017” bilkuraren inaugurazioa

“Power our future 2017” nazioarteko III. biltzarrean, CIC EnergiGUNE ikerketa kooperatiboko zentroak antolatuta, hainbat lekutatik (Estatu Batuak, Australia, Frantzia, Alemania, Italia, Polonia, Suedia eta Euskal Herria) etorritako 120tik gorako ikertzaile ari da egun hauetan Gasteizen baterietan eta superkondentsadoreetan energia biltzeari buruzko berrikuntzak aztertzen.

Europa biltzar etxean ondoko egunetan egingo duten biltzarra inauguratu dute goizean Enpleguari eta garapen ekonomiko iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak, Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusiorde Pilar Garcia de Salazarrek, CIC energyGUNEko lehendakari Aitor Oregik eta CIC energyGUNEren Elektrokimika alorreko Zuzendari zientifiko Teofilo Rojok.

CIC energyGUNE Miñaon dagoen eta energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzeari buruzko ikerketan espezializatutako ikerketa kooperatiboko zentro bat da. Ikerkuntza hau garrantzitsua da energia modu eraginkorrago eta errentagarriagoan biltegiratzeko konponbideak bilatzen dituelako. Hauek dira Zentro honetako ikerketa lerro batzuk: ibilgailu elektrikoa bezalako industria-proiektuei zuzendutako azterketak, grafenoaren aplikazioak edo energia berriztagarrien garapenari lotutako beste batzuk.

“Halako biltzarrek Gasteiz maila handieneko ikerkuntzaren mapa jartzeaz gain, hiri honek eta Biltzar Etxe honek elkargune gisa, lankidetzarako agertoki hobezin eta proiektuak eta ideiak partekatzeko gune gisa duten gaitasuna sendotu ere egiten dute”, Nerea Melgosaren esker oneko hitzetan agertu duenez.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate