El Correo

Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Gasteizko industrialdeak biziberritzeko milioi bat euroko inbertsioa egingo dela iragarri du alkateak

Gorka Urtaran alkateak Industriari Laguntzeko lehen Plana aurkeztu zuen atzo udal politikari buruzko udalbatzan, eta orain bost jarduera-ildoetako bat zehaztu du: Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin –GILSAko bazkide–, miloi bat euro bideratuko ditu industrialdeak biziberritzeko, eta zehaztuta eta lehentasuna duten lau jardueratatik hasiko da.

Diru kopuru handiena eskatzen duten lanak Jundiz kalean egingo dira, Jundizko industrialdea Zurrupitieta kalearekin lotzeko komunikazio-bide nagusian. Zoladura hobetuko da eta 608.128 euroko aurrekontua izango da.

Beste lan garrantzitsu bat Ehari-Gobeu poligonoko Vitoriabidea kalean egingo da, eta 500 metrotik gorako bide bateko zoladura konponduko da. Lanen kostua 247.690 eurokoa da.

Hirugarren jarduera multzoa seinaleztapen horizontalak margotzea izango da; enpresentzako herritarren postontzian gehien jaso den eskaeretako bat. Lan hauek industrialde guztietan egingo dira, eta 294.228 euroko aurrekontua dute.

Azkenik, Gamarra-Betoñuko industrialdeko Larragana kalean biratzeko erradio handituko da. 13.043 euroko kostua kalkulatzen da.

” Hemen bizi garenontzat hiri erosoa eta bisitarientzat erakargarria nahi dugun bezala, gure industrialdeak ere erakargarri egin behar ditugu. Erantzun egin behar diegu biziberritzeko eta bide, espaloi eta beste zenbait elementu birgaitzeko egindako oinarrizko eskariei, hartara gure industrialdeetan enpresa berriak ezarri eta daudenek bertan jarri dezaten” nabarmendu du Gorka Urtaranek.

Poligonoetako inbertsioen lehen multzo hau legegintzaldiaren hasieratik burutzen ari den lan baten emaitza da, Industria Zerbitzuaren eta sektoreko eragile garrantzitsuen hainbat forotan, industria mahaian esaterako, jasotako ekarpenen bitartez.

Industrialdeetan egingo den miloi euroko inbertsioa tarteko, horrelako udal esku-hartzerik garrantzitsuena da azken bi legegintzaldietan.

Industrialdeak birgaitu eta biziberritzeaz gain, aste gutxi barru onartuko den industriari laguntzeko lehen planak honakoak jasotzen ditu: erabiltzen ez den lurzorua berpiztea, poligonoetarako kudeaketa eredu eraginkorrak bilatzea, industrialdeak 4.0 industriara egokitzea (industria aurreratu edo ekoizpen adimentsu bezala ulertuta) eta tokiko prestakuntza eragileen lankidetza, Gasteiz 4.0 industriaren arloko gradu eta titulazioen ezarpenean errefernte izan dadin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate