El Correo

Zaramagako haur eskolak igogailua izango du

  • Lanak uztailean hastea aurreikusita dago eta 120 egun naturaleko epean gauzatuko dira.

Carlos Zapatero eta Estibaliz Canto zinegotziek gidatzen duten Hezkuntza Zerbitzuarekin koordinatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak Giltec Arquitectos enpresari esleitu dizkio, Mantentze Zerbitzuak hala proposatuta, Zaramagako haur eskolan igogailua jartzeko lanak, 59.537,90 euroan.

Cantok adierazi duenez, “aspalditik hobekuntza lanik izan ez duten haur eskolak hobetzen hasi gara, eta hala egiten ari gara kirol instalazioetan ere. Gobernua buru belarri ari da helburu horretan, eta, horretaz gain, herritarrei eskaintzen diegun zerbitzua hobetzeko berri ona da.

Aurkeztu diren zazpi enpresen artetik Giltec Arquitextos Técnicos SL enpresari esleitu zaio lana, 59.537,90 euroan. Hasierako aurrekontua 82.979,67 eurokoa zenez, udalak 23.000 euro aurreztuko ditu aurreikusitakotik.

Lanak uztailean hastea aurreikusita dago eta 120 egun naturaleko epean gauzatuko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate