El Correo

Yarritu enpresak hiriko hainbat kaletako zoladura sendotuko du, jaien ondoren

Gasteizko Udalak ia 200.000 euro inbertituko ditu hiriko hogei kale konpontzeko, abuztuaren 10etik 31ra bitartean. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak planifikatutako zenbait lan esleitu ditu Gobernu Batzarrak gaur goizean, hiriko hainbat kaletan zoladura sendotzeko. Yarritu enpresak egingo ditu lanak, bere eskaintzan 1.111 tm geruza extra eskainiz.

Lan hauek egingo dira: oraingo zoladura kendu, bigunguneetan aglomeratu beroko bi geruza bota, egoera txarrean dauden zintarriak eta pasaguneak konpondu eta seinale berriak jarri.

Orotara 5.413 metro koadrotan esku hartuko da. Zehazki, kale hauetan egingo dira lanak: Urriaren Hamabiaren kalea, Euskal Herria bulebarra (geltokiaren aurreko autobusentzako bidea), Elvira Zulueta kalea, Lasarteko atea, Zumakadi kalea, Pedro Asua kalea, Fontetxako Gazteluaren kalea, Manuel Iradier kalea, Frantzia kalea, Adriano VI.aren kalea, Florida kalea, Zadorra hiribidea, Askatasun kalea, Barratxi kalea, Nafarroako Errege-Erreginen kalea, Ramon y Cajal kalea, Oto hiribidea, Manuel Iradier kalea (Berpizkundearen plazaren aurrean), Arantzabela kalea, Valladolid kalea, Arriagako atea (Errege-Erregina Katolikoen kalearen eta Koroatzearen kalearen artean).

“Beti bezala, Andre Maria Zuriaren jaien ondoko astea baliatuko dugu hiriko kaleen egoera hobetzeko. Obra txikiak izan arren, bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko baliogarriak dira oso”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate