El Correo

Aldundiak Galarretako elizako hiru eskultura itzuli ditu, itxuraberritu ondoren

Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua Galarretako herrian izan da gaur goizean, Zaharberrikuntza Zerbitzuko ordezkariekin batera, Jasokundearen elizari dagozkion hiru eskultura itzultzeko, azken bi urteotan aldundiaren instalazioetan zaharberritu ondoren.

Hiru irudi dira, Done Petri, Done Paulo eta Andra Mariarenak eta, jatorriz, Galarretako Andre Mariaren Jasokundearen elizaren aurrealde errenazentistako horma hobietan zeuden. Eraikin hori finkatu egin du aldundiak, baina sarrera guztiz suntsituta dauka. 1970eko hamarkadaren amaiera aldera aurrealdea egoera onean ez zegoela eta, Done Paulo eta Done Petriren eskulturak aurrealdetik desmuntatu ziren eta urteetan Velascotarren kaperako atartean gorde ziren, babesteko eta toki seguruan egon zitezen, eta han egon ziren 2015eko martxoaren 30era arte, egun hartan Zaharberrikuntza Zerbitzura eraman baitziren. Andra Mariaren irudia ere eraman zuten, eta gaur egun bere kultu leku den tokian egon da ikusgai.

Pedro Echeverría Goñi EHUko irakaslearen arabera, eskulturak Lope de Larrea Ercillaren lantegikoak dira, zeina eskultore gailenetako bat izan baitzen Nafarroan XVI. mendearen azken hamarkadetan eta XVII. mendearen hasieran, eta Araban eta Nafarroan eskultura erromanistaren abiarazletzat jotzen da, beste batzuekin batera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate