Borrar

Udalak bisita gidatuak antolatu ditu Gasteizko Batailaren monumentura, mendeurrena dela eta

sergio eguía

Miércoles, 21 de junio 2017, 23:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburuan zehar, Udalak bisita gidatuak antolatu ditu Gasteizko Batailaren monumentura, eskulturaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan.

Turismo Zerbitzuak ordu erdiko bisitak eskainiko ditu goiz eta arratsaldez, monumentuari eta hark irudikatzen duen historiari buruzko xehetasunak azaltzeko; 1917ko abuztuaren 4an entregatu zitzaion Gasteizko alkateari monumentua. Bi euro ordaindu behar dira bisita bakoitzeko.

Gasteizko Batailaren Lagunen Elkarteak zenbait jarduera antolatu ditu; besteak beste, ekainaren 24an batailaren antzezleek lore-eskaintza egingo diote Alaba Jeneralari, Santa Isabel hilerrian, 12:00etan. Orobat, kalejira egingo dute Santa Maria katedrala, Eskoriatza-Eskibel jauregia eta Montehermoso jauregia lotuz, 12:30etik aurrera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios