El Correo

Fatxadetako paisaia-muralak auzoetara zabalduko dira aurrekontu akordioaren ondoren

Tokiko Gobernu Batzarrak 2017an eta 2018an Gasteizko fatxadetan paisaia-muralak margotzeko lehiaketa onetsi du; Isabel Martínezen ardurapean dagoen Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen Sailak deituko du lehiaketa.

Kultura-ondare garaikide eta gizatiartua sortzea da helburua, lehendik dagoen hiri paisaia edertu eta turismoarentzako erakarguneak sortzeko, eta aldi berean gizarte kohesioa eta boluntariotza sustatzeko.

Gobernuko taldeek Ahal Dugurekin lortu zuten aurrekontu akordioari esker, partida 30.000 eurotik 90.000 eurora igo zen, beraz, 2017an eta 2018an gutxienez hiru horma-irudi egin ahalko dira.

Gainera —eta hori da berritasun nagusia— hainbat multzotan banatuko dira proposamenak eta hartara lehiaketan parte hartzen duten enpresa edo pertsonek nahi beste multzotara aurkeztu ahalko dira. Auzoen arabera banatu dira multzoak:

1. multzoa: Aldabe–Pilar–Iparralde (Alde Zaharra, Koroatzea, Zabalgunea, Lovaina, Gazalbide, Txagorritxu, San Martin, Pilar, Aranbizkarra, Zaramaga).

2. multzoa: Ibaiondo – Lakua – Zabalgana (Ibaiondo, Lakuabizkarra, Abetxuku, Ehari-Gobeu, Sansomendi, Lakua 05, Lakua-Arriaga, Zabalgana).

3. multzoa: Judimendi–Hegoalde, Salburua (Santiago, Arana, Arantzanbela, Anglo, Judimendi, Santa Luzia, Babesgabetuak, Adurtza, Errekaleor, San Kristobal, Aretxabaleta, Mendizorrotza, Ariznabarra, Salburua).

Multzo bakoitzaren aurrekontua 30.000 euro da, BEZa barne

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate