El Correo

Araba okil ertainaren ohiturak ikertzen ari da Izkin

  • Ezagutu nahi du nola sakabanatzen diren eta zergatik aukeratu duten Izkiko parke naturala

Arabako Foru Aldundia, Hazi Fundazioarekin elkarlanean, ikertzen ari da egun hauetan okil ertainaren (Leiopicus medius) portaera eta sakabanatze ohiturak. Hegazti horren Izkiko parke naturaleko populazioa Iberiar Penintsulakoaren % 30 da kasik.

Lan hori POCTEFA Habios europar proiektuaren osagai da. Proiektu horretan, Pirineoen bi aldeetako 17 bazkide ari dira elkarlanean, basoko eta mendiko hegaztiak hobeki zaintzeko xedeaz. Arabako Lurralde Historikoan, lanak Izkiko okil ertainari buruzko ikerketa du ardatz. Beste lurralde batzuetan, berriz, hala nola Gipuzkoan, Nafarroan, Aragoien, Katalunian eta Frantzian, beste espezie batzuen habitatak eta ohiturak aztertzen dira: besteak beste, okil beltza, okil gibelnabarra, basoilarra, lagopodo zuria eta eper grisa.

Okil ertaina Izkiko parke naturalaren ikurra da, baso eskosistemen kalitatearen adierazle bat eta Arabako biodibertsitatea mantentzeko espezie garrantzitsuenetako bat. Baita ere, Arabako Foru Aldundiko eta Hazi Fundazioko teknikariak egiten ari diren ikerlanaren gaia da. Argitu nahi dituzten enigmetako bat da zergatik ez den kokatzen hegazti hau orobat egoera onean iraun duten Arabako beste amezti batzuetan. Horrengatik, eraztunak eta irrati igorgailu txikiak ipini dizkiete 15 hegazti gazteri, haien bidez urrundik jarraitu eta lokalizatu ahal izateko. Era horretan, jakin nahi dute ea Izkin gelditzen diren, kanpora irteten diren eta Arabako beste amezti batzuetan kokatzen diren, edo beste arrazoiren bat badagoen parke natural hau bakarrik aukeratu dezaten beren sakabanatze sasoian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate