El Correo

Hiesaren aurkako bi hitzarmen onetsi dira, GIB/HIESaren eta sexu bidezko beste infekzio batzuen aurkako prebentzio proiektuak garatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak Hiesaren aurkako Arabako Herritarren Batzordearekiko bi hitzarmen onetsi ditu gaur, GIB/HIESaren eta sexu bidezko beste infekzio batzuen aurkako prebentzio proiektuak garatzeko. Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak ia 46.000 € jarriko ditu bi programa horiek egiteko, “prebentzioa baita transmisioa geldiarazteko modu bakarra. Kutsatzeko arrisku handiena duen populazioa ez ezik gainerakoak ere prebenitu eta informatu behar ditugu”, azaldu du Peio López de Munain zinegotziak.

Lehen hitzarmenak 23.000 euroko aurrekontu-zuzkidura du, eta hainbat informazio-jarduera egiteko helburua du:

Kontsulta eta informazio zerbitzua, telefonoz, aurrez aurre eta online.

Prebentziorako materiala banatzea.

GIB/HIES eta sifilia detektatzeko proba azkarrak egitea.

Aholkularitza eta akonpainamendu zerbitzua.

Ekintza publikoetan parte hartzea: Hiesaren Mundu Eguna, GIB probaren Eguna, etab.

Hiesaren aurkako Batzordearekiko bigarren hitzarmenaren bitartez, “Gayen Artean” programa garatuko da, gizonekin harremanak dituzten gay eta gizonen artean GIB prebenitzeko. Udalak 22.921 € jarriko ditu hainbat ekintza gauzatzeko, besteak beste, sexu seguruari buruzko lantegia, kontsultei erantzuteko zerbitzua, eta infekzioak detektatzeko test azkarrak egitea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate