El Correo

Gasteizek '2017ko Musika BAI' programa kudeatzeko kontratua esleitu du

  • Orobat, Lanbide Heziketa bultzatu eta garatzeko partzuergoaren aldeko transferentzia onetsi du

Tokiko Gobernu Batzarrak “2017ko Musika bai!” musika udalekuen programa diseinatu, gauzatu, koordinatu, zuzendu eta kudeatzeko kontratuaren esleipena onetsi du, 65.000 euroan; 2017ko ekainaren 23tik uztailaren 21era garatuko da programa. Ikodea XXI SL enpresa gertatu da esleipendun.

Orobat, Gobernu Batzarrak Lanbide Heziketa bultzatu eta garatzeko partzuergoaren aldeko transferentzia (163.336,82 euro) onetsi du, Fundación Dicocesanas-Jesús Obrero Fundazioak (EGIBIDE) urtarriletik abuztura arte egingo dituen jardueretarako.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate