El Correo

Dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskutik hiriaren erdialdean ibiltzeko gonbita egin du Udalak

Elkarteen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskutik hiriaren erdialdeko hainbat lekutatik ibiltzeko gonbita egin du gaur Udalak, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak antolatzen duen “Janeren ibilaldiak” ekintzaren bidez. Arabako Gorrak, Eginaren Eginez, ATECE, ASPACE, Har Eman, AEMAR, ONCE, Itxaropena, Talur eta Begisare elkarteek parte hartuko dute.

“Herritarrak irisgarritasun arazoez sentsibilizatzea da helburua, dibertsitate funtzionala duten pertsonen larruan jarriz, eta pertsona guztiek eskubide eta aukera berak izango dituzten hiri baterantz aurrerapausoak ematea. Ibilaldiaren helburu bakarra ez da kritika, baizik eta elkarrekin une atsegina igarotzea hiriko kale ederrenetako batzuetatik paseatzen”, nabarmendu du Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak.

Hiriaren erdialdeko zenbait lekutan jarduerak egingo dira zentzumen, adimen eta mugimendu ezintasunekin loturik. “Elkarren menpeko ibilbidea” 11:00etan abiatuko da Katedral Berritik (Prado kalea).

Janeren ibilaldien funtsa hirian zehar ibiltzea da, eta aldi berean begiratzea, hiriak eskaintzen digun errealitatetik ikasten saiatuz, gure inguruan zer dabilen ondo eta zer gaizki begiratuz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate