Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
sergio eguía
Jueves, 15 de junio 2017, 02:22
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Judimendi auzoan ireki berri den ARTgia Areto & sorgunea espazioak uztailaren 14ra bitarte Irantzu Lekue artistaren Arnasa 01 erakusketa hartuko du. Formatu handiko sei koadrok osatzen dute seriea, eta Baigorriko Etxauzia Gaztelua dute ardatz, bere historia eta ingurunea, bere iragana, orainaldia eta baita etorkizuna ere, Etxauzia proiektuari lotua, Gaztelua biziberritu eta ametsez nahiz ilusioz betetzeko proiektua. Gazteluaren gaineko erreferentziak XI. Mendetik datoz eta Nafarroako historiaren une askori lotua izan da.
Proiektua Lekuek Baigorrira eginiko bisitarekin abiatu zen herritarrekin hitz egiteko parada hartu nuen eta Josu Martinez Etxauziako bizilagun, zinegile eta idazlearekin, bertako lekuak, bistak ezagutu genituen lanean hasi aurretik, azaldu du. Horrela, hainbat egunez, artelanak garatzen hasi zen paisajistikoak eta baita figuratiboak ere. Gazteluaren inguruetan erreparatuz, bistetan, detaile txikietan eta nola ez, mahasti eta mendiak inspirazio iturri moduan hartuz. Lekueren aburuz, sortzeko leku bikaina da Baigorri eta horregatik, Etxauzia Gaztelua izan da Arnasa 01 seriearen inspirazio iturri. Artelanak teknika piktoriko mistoarekin sortu ditu pintzelada koloretsu eta dinamikoarekin inpresionismoa gogorarazten duen lanak lortuz.
Arnasa 01 serieraren bigarren zatia tailerrean burutu du Lekuek. Hasierako ideia kostatik burutzea zen baina, eguraldi euritsua tarteko, ezin izan nuen bertatik burutu. Horregatik, tailerretik hasi zen hausnartzen, Zuberoak eta Nafarroa Behera-k historikoki pairatu izan dituzten migrazio prozesuetan pentsatzen eta Etxauziak diasporarekin izango duen harremana probestu dut formatu handiko artelan onirikoa, surrealista sortzeko, ametsak, sentipenak eta pentsamenduak dituena oinarri. Formatu handiko artelan honek 4 x 2 metrotako multzo piktorikoa osatzen du diaspora, historia, herria eta kultura oinarri dituelarik baina surrealismora ekarrita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.