El Correo

Aldundiak 273 proiektu onartu ditu Obra Txikietarako eta Auzokideen arteko Harremanetarako Foru Planean

  • Erakundeak hiru milioi eta erdi euro baino gehiago bideratuko ditu 35.000 euro baino gutxiagoko proiektuak finantzatzeko lurraldeko hainbat puntutan

Arabako Foru Aldundiak ebatzi du dagoeneko obra txikietarako eta auzokideen arteko harremanetarako laguntzetarako deialdia, alegia, lurralde historikoko hainbat lekutan 273 proiektu gauzatzeko baliatuko diren bi dirulaguntza lerroak. Foru erakundeak 3.700.000 euro baino gehiago bideratuko ditu lan horiek finantzatzeko, lurraldeko azpiegiturak hobetzeko bide nagusiak izaki.

Auzokideen arteko harremanetarako eta auzolanen programan, aldundiak lan horiek egiteko beharrezko den materiala lagunduko du diruz. Esku lana eta lanabesak, berriz, auzotarrek jarri edo ordaindu beharko dituzte.

Obra txikietarako programaren bidez, aldiz, toki erakundeak finantzatuko ditu aldundiak, ekipamenduetarako proiektuak egin ditzaten, baldin eta proiektu horien aurrekontua 35.000 euro baino gutxiago bada.

Plan hori funtsezkoa da gure toki erakundeetako auzotarren arteko harreman onak sustatzeko. Gainera, herrietan diren beharrizan askori erantzuten zaie horrela; beharbada, hain barik, ezingo litzaieke erantzun.

Obra Txikien Planak onartutako 191 proiektuen artean daude, besteak beste, Aberasturiko bolatokia egokitzea, Galarretako kontzeju etxea berritzea edo

Luzuriagako errota zaharberritzea. Auzotarren harremanei dagokienez, proiektu nabarmenen artekotzat aipatu beharko lirateke, beharbada, Zuhatzu Donemiliagako garbitoki-uraska zaharberritzea, Iekorako igeritokien instalazioak berritzea edo Mandaitako haur jolasen parkea margotu eta konpontzea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate