Borrar

Gasteizko Kirol Zerbitzuak 7.353 leku eskaintzen ditu udako kirol-jardueretan

Izena emateko epea ekainaren 14an irekiko da; jarduerak uztailean eta irailean egingo dira, hamabost egunez edo hilabetez

sergio eguía

Sábado, 20 de mayo 2017, 01:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kirol Zerbitzuak 2017ko udako kanpainako kirol-jarduerak aurkeztu ditu: 7.353 leku izango dira, 374 ikastarotan banatuta, eta izena emateko epea ekainaren 14an irekiko da.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok azaldu duenez, uda iristearekin batera, gure bizitza erritmoa eta ohiturak aldatu egiten dira, eta gure aisialdia ere sasoi berrira egokitzen da. Era berean, udal jarduerak garai berrien arabera moldatu eta berariazko ekintza eta zerbitzuak eskaintzen dira.

Ekainaren 14ko 08:30etik eman ahalko da izena, gizarte etxe eta kiroldegietan, Mendizorrotzeko kirol esparruan, Gamarrako parkean, herritarrei laguntzeko bulegoetan, 010 telefonoan eta udalaren web-orrian.

Jarduerak uztailaren 3tik 30era (25ean izan ezik) eta irailaren 2tik 25era egingo dira. Uztailean hilabeteko 154 ikastaro (3.423 leku) eskainiko dira, eta hamabost eguneko 62 (510 leku). Irailean hilabeteko 144 ikastaro (3.304 leku) eskainiko dira, eta hamabost eguneko 14 (112 leku). Orotara, 374 ikastaro eta 7.353 leku.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios