El Correo

Ia 1.700 pertsonak egingo dute gaurtik aurrera enplegu publikoaren eskaintzako bigarren proba

  • Europa Biltzar Jauregian eta UHUNen izango da

Orotara 1.688 pertsonak egingo dute bihartik (maiatzak 19) aurrera Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorraren enplegu publikoaren eskaintzako (EPE) bigarren proba. Deialdi desberdinetako azterketak era mailakatuan egingo dira datozen bi asteetan Europa Biltzar Jauregian eta UHUNen egoitzan.

Lehenengo proba —gai orokorrei buruzkoa— martxo amaieran egin zen, eta izangaiek, bihartik (maiatzak 19) aurrera eta ekainaren 2ra arte, deialdi bakoitzeko bigarren proba —gai espezifikoei buruzkoa— egin beharko dute; deialdi hauetakoak, hain zuzen: Ekonomia, Administrazio Orokorreko Teknikaria, Zuzenbidea, Zerga Ikuskatzailetza, Basogintza, Antolaketa, Arkitektura, Nekazaritzako Ingeniari Teknikoa, Arkitekto Teknikoa, Nekazaritzako Ingeniaria eta Topografia.

Proba horren emaitzak Arabako Foru Aldundiaren Enplegu Publikoaren Atarian (www.araba.eus/portalempleo) argitaratuko dira azterketak egin ahala.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak EPE hori egin du 78 plaza huts betetzeko, foru erakundearen kualifikaziorik handieneko taldeetakoak (A1 eta A2), hain zuzen ere, goi mailako eta erdi mailako unibertsitate tituludunei dagozkienak. Helburua da plantilla berritzea eta egonkortasuna ematea, epe ertainera zerbitzu publikoen kalitatea bermatzeko bitartekotzat jotzen baita hori.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate