El Correo

'About The Beatles' 'Jazz uhinak hirian' programako laugarren diskoaren irabaziak Salvamento Maritimo elkarteari emango zaizkio

Jazzargia kultur eta musika elkarteak “Jazz uhinak hirian” programa garatu ohi du Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren laguntzarekin, jazzaren historia eta protagonistak ezagutarazteko asmoz. Hain zuzen ere, joan den azaroaren 8an ekitaldi bat antolatu zuten 10. urteurrena ospatzeko, eta horren barruan, “About The Beatles” izeneko diskoa, ateratzen duten laugarrena, grabatu zuten; irabaziak Euskadiko “Salvamento Maritimo” elkarteari emango zaizkio.

Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Arloko zinegotzi Estíbaliz Cantok, Laboral Kutxako Gizarte Ekintzako —diskoa finantzatzen baitu— arduradun Kepa Koldo Ortiz de Urbina; “Salvamento Marítimo Humanitario” elkarteko kide Iñigo Gutiérrezek, eta “Jazz uhinak hirian” programako zuzendari Joseba Cabezasek aurkeztu dute diskoa prentsaren aurrean.

Diskoek helburu bikoitza dute: batetik, “Jazz uhinak hirian” proiektua zabaltzea, antolatzen duen elkarteak eta laguntzaileek nahi duten bezala; bestetik, elkartasuna eta jazza batzea, irabazten den dirua irabazi-asmorik gabeko elkarte bati emanez.

Aurretik hiru disko grabatu dira, eta elkarte hauei eman zitzaien dirua: 2013/2014an, “In Memory of Chet Baker”, ASPANAFOHA-Minbizia duten Umeen Gurasoen Elkarteari; 2014/2015ean, “Homenaje a Joni Mithel”, ASAMMA-Bularretako Minbizia edo Ginekologikoa duten Emakumeen Elkarteari 2015/2016an, “Homenaje a los Combos Luis Aramburu y Big Band del Conservatorio Jesús Guridi”, ADELA-Alboko Esklerosi Amiotropikoaren Arabako Elkarteari.

Hain zuzen ere, joan den azaroaren 8an grabatu zen laugarren urtez jarraian zuzeneko diskoa —aurtengoa “About the Beatles” izenburuarekin—, Gasteizko Udaleko Hezkuntza Sailak antolatutako “Musika Adierazpena” programaren barruan egiten den “Jazz uhinak hirian” zikloaren X. urteurrena ospatzeko ekitaldietan, Jesus Guridi kontserbatorioko areto nagusian.

Oraingoan Euskadiko “Salvamento Marítimo” elkarteari emango zaio bildutako dirua. Profesional eta boluntarioen elkarte horrek Egeo itsasoan eta Lesbosen dihardu, jatorrizko herrialdeetatik ihes egitean bizitza arriskua jartzen duten pertsonak babestuz, boluntariotza, elkartasuna, gizatasuna eta unibertsaltasuna printzipiotzat hartuz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate