Borrar

Gasteizek gardentasunarekin lotutako lege betebeharrak betetzen ditu, nota altuarekin

sergio eguía

Martes, 16 de mayo 2017, 01:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gardentasunaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak egindako txosten baten arabera, Gasteizko Udalak indarreko legeek ezarritako betebeharrak betetzen ditu publizitate aktiboari dagokionez. Txostenak azaltzen du zein neurritan bete diren 2016an gardentasunarekin lotutako betebeharrak Gasteizko Udalean osotasunean, erakunde autonomoetan eta udal enpresetan. Udalaren Gardentasun Kontseiluak ematen duen irizpenetik sortutako jarduera-ildoak gehituko zaizkio txostenari.

Zenbakietan, Udalak betebeharren % 92,3 betetzen ditu, hots, adierazitako 52 itemetako 48. Dena dela, item horietako batzuk (9) badute hobetzekorik, batez ere informazioaren argitasun eta erraztasunarekin eta aurrekontu-informazioan gehien bat ikusizko baliabideak eta grafikoak erabiltzearekin zerikusia dutenetan. Udalaren web-orriak oro har, eta gardentasun-atariak bereziki, legeetan jasotako 48 itemi buruzko datuak eta informazioak eskaintzen ditu, eta aldian aldian eguneratzen.

Gardentasuna berez ez da helburu bat, prozesu bat baizik, etengabe berrikusi, ebaluatu eta hobetzera behartzen duena. Prozesuak antolakunde osoari eragiten dio, eta ez du atzerabiderik. Horixe da gure konpromisoa, etengabeko ebaluazioa, udal gobernu honentzat estrategikoa den arlo batean hobetzeko eta aurrera egiteko, nabarmendu du alkateak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios