El Correo

Asteburuan, 'Janeren ibilaldiak' ekimena egingo da Koroatze auzoan

  • Henri Belin dokumentalistak Pariseko aldirietako arazoak azalduko ditu, kultura arteko ikuspuntu batetik, hitzaldi-solasaldi batean

Maiatzaren 13an, larunbata, Janeren ibilaldien bigarren edizioa egingo da; Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak antolatu du ekintza, “Elkarrekin bizitzen ikasi” programaren barruan. Zabalgana auzoaren ondoren, oraingoan Koroatze auzoan zehar ibiltzea proposatzen da, bertan bizi edo lan egiten duten elkarte eta pertsonekin batera.

Ibilaldia 11:00etan hasiko da, Aldabeko gizarte etxean, eta zenbait geldialdi egingo dira auzoko leku esanguratsuetan. “Inguru horretan bizi direnen eskutik aniztasuneko bizikidetzarako aukerak eta zailtasunak ezagutzea da helburua. Ikuspuntuak partekatzea eta hiri inklusibo baten alde lan egitea”, nabarmendu du Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Nerea Melgosak.

Bukatzeko, 18:00etan topaketa egingo da Aldabeko gizarte etxeko elkartze aretoan. Henri Belin dokumentalista eta irakasle frantziarrak Pariseko aldirietako arazoak azalduko ditu, kultura arteko ikuspuntu batetik, eta ondoren publikoarekiko solasaldia izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate